64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, honako honi buruzkoa: 6.1, 6.2 eta 7. lurzatiak, Sanduzelaiko antolamendu-unitate xehatuko plan berezian. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-MAR-24 (10/CU).

Ikusita Sanduzelaiko antolamendu-unitate xehatuko plan bereziaren 6.1, 6.2 eta 7. lurzatien xehetasun-azterketaren dokumentua, Valores Residencial SLk aurkeztua 2024ko urtarrilaren 26an, bai eta espedienteko dokumentazioa ere, eta bat etorrita Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2024ko urtarrilaren 31ko txostenarekin,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, honako honi buruzkoa: 6.1, 6.2 eta 7. lurzatiak, Sanduzelaiko antolamendu-unitate xehatuko plan berezian. Valor Residencial SLk sustatu du, eta helburu du konposizio- eta bolumen-baldintzak aldatzea indarreko plan berezian, aukera izan dadin terraza bizigarriak sortzeko etxebizitzetan, betiere eraikigarritasunik galdu gabe.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira.

3. Erabaki hau Valor Residencial SLri jakinaraztea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404526