64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

204E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2024. urterako. DDBN identifikazioa: 748408.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Orobat, xedatzen du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Agindu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluan xedatutakoarekin bat. Agindua Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluan xedatutakoarekin lotu behar da; izan ere, horren arabera, urritu fisikoak, zentzumenezkoak eta psikikoak tratatzeko, bizkortzeko, integratzeko eta haien arazoei aurrea hartzeko politika eginen dute agintari publikoek.

Martxoaren 30eko 30/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen. "Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskinean, C) 16 apartatuan, desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen diren gizarte zerbitzuetako entitateentzako dirulaguntzak ezartzen ditu, eta xedatzen baliabidearen helburua dela desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak gauzatzea eta horrelako programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateetan asoziazionismoa sustatzea.

Bat etorriz Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluarekin, dirulaguntzen deialdi hau ez dago Europar Batasuneko estatu-laguntzen araubidearen menpe, ez baitago distortsiorik ez merkatuan ez lehian. Izan ere, dirulaguntzaren hartzaileak irabazi-asmorik gabeko entitateak dira, desgaitasuna duten pertsonen esparruan zerbitzu ematen dutenak, eta halakoek ez dute eragin ekonomikorik merkatuan, asoziazionismoa sustatzeak eta autonomia pertsonala bultzatu eta mendekotasuna prebenitzeko programak gauzatzeak ez dutelako etekinik sortzen; programa horiek badute, ordea, berebiziko interes soziala, desgaitasuna duten pertsonen premia espezifikoei erantzuten dietelako eta laguntza ematen dietelako desgaitasuna duten pertsonen familiei.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, honako hau joko da norgehiagokatzat: dirulaguntzak emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio onena lortzen duten eskaerei dirulaguntza ematea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, dirulaguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradunen artean hainbanatzea proposatuko da.

Azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeak, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoak, ezartzen du nahitaezkoa dela klausula sozialak sartzea dirulaguntzen oinarrietan edo horiek emateko arauetan. Kontuan izanda deialdi hau desgaitasunaren sektoreko entitateei zuzenduta dagoela, zeinetan deialdi honen xedeko programek helburu baitute berariaz erantzutea desgaitasuna duten pertsonen premiei, haien autonomia eta bizi-kalitatea bermatuta, bai eta mendekotasunari arreta ematea eta aurrea hartzea ere, baldintza hori osorik betetzen da.

Era berean, deialdiaren oinarrietako balorazio irizpideekin desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lehenesten da, eta sustatzen da desgaitasuna duten pertsonek beren bizitzako prozesu osoan parte-hartze eraginkorra izan dezatela, autonomia pertsonala bultzatuta.

Azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak ikusita, argi dago deialdi hau onestea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2024ko deialdiaren oinarriak onestea desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko. Oinarriak foru agindu honen I., II. eta III. eranskin gisa jaso dira.

2. Gastua baimentzea 2024rako luzatutako 2023ko gastu aurrekontuko partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

920005 93100 4819 231B11: PFEZren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak

2024

1.439.670,91

920005 93100 4819 231B09: PFEZren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak

2024

754.865,38

920005 93100 4819 231B10: Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak

2024

1.258.431,00

920005 93100 4819 231B12: PFEZren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Sustapena

2024

342.128,50

Deialdian aurreikusitako zenbatekoaz gain, beste zenbateko gehigarri bat ere baimentzen ahalko da, gehienez 200.000 eurokoa. Halakoetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako kasuetako bat gertatu beharko da.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluarekin bat, %0,7ko funtseko partidak handitzen ahalko dira, eta horrenbestez hasiera batean aurreikusitako zenbatekoak ere handitu, Adinekoen Programa Globaleko aurtengo deialdian gerakinik baldin bada, betiere, deialdiaren gaineko ebazpena eman baino lehen.

2.1. 920005 93100 4819 231B09 partidan baimendutako zenbatekotik: PFEZren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak: 220.000 euro "Programa Globalean" egituratutako modalitaterako.

2.2. "Asoziazionismoa sustatzea" modalitateko dirulaguntzak haientzat erreserbatutako partidaren guztizkora iristen ez badira, soberakin hori gehituko zaio "Programak garatzea" modalitaterako baimendutako zenbatekoari.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 11n.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. eranskina.–ARAUDI OROKORREKO OINARRIAK

DESGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONEN ARLOKO GIZARTE-EKIMENEKO ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRIAK, 2024. URTEAN AUTONOMIA SUSTATU ETA MENDEKOTASUNARI AURREA HARTZEKO PROGRAMAK GARATZEKO ETA ASOZIAZIONISMOA SUSTATZEKO

1.–Xedea eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Deialdi honen xedea da desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea 2024ko ekitaldirako, desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatze aldera, bai eta horretan ari diren irabazi-asmorik gabeko entitateen artean asoziazionismoa sustatze aldera ere.

Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak.

1.2. Modalitateak.

Deialdi honen ondorioetarako, proiektutzat hartuko da entitate bakoitzak dirulaguntza eskatzen duen modalitate-multzoa, eta bi laguntza-modalitate ezarriko dira, elkarren osagarriak eta bateragarriak:

a) "Asoziazionimoa sustatzea".

b) "Programak garatzea".

2.–Entitate onuradunak.

2.1. Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten irabazi-asmorik gabeko entitateak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradunak, desgaitasuna duten pertsonen arloan eta ez bestetan esku hartzen badute, irabazi-asmorik gabeko entitateetan asoziazionismoa sustatuz eta desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien autonomia pertsonala sustatzera eta mendekotasuna prebenitzera bideratutako programen garapena bultzatuz.

Entitatetzat joko dira, foru agindu honen ondorioetarako:

a) Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak: beren estatutuen arabera, berariazko helburua dutenak desgaitasunak dituzten pertsonen eta/edo haien familien arloan aritzea.

b) Federazioak: desgaitasuna duten pertsonen eta/edo beren familien entitateen batasuna, antzeko figura juridikoaren bitartez federatuak edo batuak.

Ez zaie dirulaguntzarik emanen elkarte, fundazio edo federazioei, baldin eta haien forma juridikoa ez bada lotuta dauden elkarteena eta elkarte horiek entitate berriak proposatzen dituen jarduerak egin baditzakete.

2.2. Era berean, dirulaguntzen onuradun izan daitezke, "Programa globala" (III. eranskina, 1.2.b) izenekoan egituratutako modalitatean, Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateak, esku hartzen badute bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan, eta esparru horretan beren bazkideentzat mesedegarriak diren programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte autonomia pertsonala bultzatze eta mendekotasuna prebenitze aldera.

3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintza orokorrak.

Aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan parte hartu nahi duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izatea edo ordezkaritza iraunkor bat izatea lurralde horretan. Azken kasu horretan, gutxienez 3 urteko antzinatasuna izan behar dute Nafarroako Foru Komunitatean, eta behar adinako egitura eta antolaketa izan behar dute, gauza izan daitezen erabakiak hartzeko eta deialdi honetan aurkeztutako proiektuak autonomiaz kudeatzeko.

c) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

d) Entitatearen helburua izatea, estatutuen arabera, desgaitasuna duten pertsonentzako eta/edo haien familientzako jarduerak egitea.

e) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

f) Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzea adostu izana.

g) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

4.–Eskaerak aurkeztea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

4.1.1. Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da:

"Asoziazionismoa sustatzea" modalitatean, 20 egun natural, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

"Programak garatzea" modalitatean, 30 egun natural, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.1.2. Dirulaguntzaren eskaerak horretarako prestaturiko ereduen arabera aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektronikoan (http: //www.navarra.es/eu/ orriaren bidez, sinadura elektronikoa behar da), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko araudian ezarritako edozein tokitan.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.1.3. Eskaerak epez kanpo aurkezten badira, haiek ez onartzeko ebazpena emanen da, eta interesdunei jakinaraziko zaie Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

4.2. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra, modalitate batean edo bestean aurkeztu.

a) Elkartearen edo entitatearen estatutuen kopia, dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta.

b) Kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren aitorpena.

c) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala.

d) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitateak eta administratzaile edo ordezkariak ez dutela urratzen dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

f) Dirulaguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretiko funts-horniduraren beharra azaltzen duen aitorpena, kasua bada, deialdi honen 10. atalean ezarri bezala.

g) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hiru hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

h) Dirulaguntza eskaera.

i) Entitatearen memoria teknikoa, eskaeraren aurreko urtean eginiko proiektua azaltzen duena. Memoriak asoziazionismoko oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko ditu, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita bost folio izanen ditu (50 orrialde), zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (25 folio, 50 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

j) Entitateak eskaeraren aurreko urtean izandako emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

k) Entitatearen proiektu teknikoa, aurreikusi diren asoziazionismoko oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko dituena, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita bost folio izanen ditu (50 orrialde), zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (25 folio, 50 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

l) Entitatearen aurtengo sarrera- eta gastu-aurrekontua.

m) Nahi izanez gero, ordainketa aurreratua eskatzen duten entitateek behar den informazioa aurkez dezakete I. eranskin honen hamahirugarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko, dirulaguntzaren eskaerarekin batera. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntzaren entitate onuradunek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen edozein administraziok egindako dokumentuak aurkeztea, baldin eta entitateak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Bestalde, ez da beharrezkoa izanen i), j) eta m) letretan eskatutako dokumentuak aurkeztea, horiek administrazioaren esku badaude eta aldaketarik jasan ez badute.

Entitateak, nahi izanez gero, bestelako eranskin osagarriak aurkezten ahalko ditu. Eranskin horiek argibideetarako eta ez beste ezertarako izanen dira, eta baloratzeko behar diren nahitaezko dokumentuetatik behar bezala bereiziak aurkeztuko dira.

4.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean edo oso-osorik ez badaude, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, eta adieraziko dio horrela egin ezean haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du edonoiz, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak goitik behera betetzen direla frogatzekoa ere.

5.–Antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari esleitu zaizkio.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

6.–Arau orokorrak: dirulaguntzak emateko prozedura, lehentasunak eta balorazioa.

6.1. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak erkatuz, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Modalitate bakoitzerako eskaerak bereiz baloratu eta ebatziko dira, kasuan kasuko eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz. Eskaerak baloratzeko eta dirulaguntzak emateko, lehentasun hauek ezarri dira:

6.2. Lehentasunak.

Baloratzeko eta ebazteko orduan, a) modalitateko eskaerek izanen dute lehentasuna ("Asoziazionismoa sustatzea"), eta, bigarrenik, b) modalitatekoek ("Programak garatzea").

6.3. Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea.

Lehenik, entitate eskatzailea dirulaguntzaren xede den proiektuaren arduraduna den aldetik baloratuko da, alegia, hori garatzeko duen gaitasuna; horretarako, ondotik zehazten diren irizpideak eta puntuazioak erabiliko dira; gehienez ere 100 puntu lor daitezke.

Entitateak 60 puntu lortu beharko ditu gutxienez, dirulaguntzaren xede diren edozein modalitate baloratu ahal izateko, honako balorazio irizpide hauen arabera:

1. irizpidea.–Proiektuaren kalitate teknikoa: 50 puntu gehienez.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1. AZPIEGITURA (3 PUNTU ARTE).

1.1.1. Entitateak behar diren baliabide materialak ditu bere programak garatzeko: lokal egokiak, irisgarriak eta egokituak.

1

1.1.2. Entitateak behar diren baliabide tekniko orokorrak eta berariazkoak ditu bere programak garatzeko.

1

1.1.3. Entitateak giza baliabide nahikoak, gaitasun desberdinetako profesionalak eta profil profesional egokiak ditu, baita langile boluntarioak ere, koordinaturik lan egiten dutenak, aurreikusitako helburuak lortzeko.

1

1.2. BARNE EGITURA ETA ANTOLAKETA (6 PUNTU ARTE).

1.2.1. Entitateak bere proiektua garatzen du lan batzordeen bitartez (3 puntu arte):

Entitateak ez du lan batzorderik.

0

Entitatearen proiektua garatzeko lan batzordeak ditu.

1

Bazkide onuradunek ordezkaritza dute batzordeetan, izenaz identifikaturik (batzarreko kideak izan ezik).

3

1.2.2. Entitatearen programak garatzeko, aldez aurretik ezarritako eta urtean eguneratutako jarduketa protokoloak erabiltzen dira. (*)

1

1.2.3. Entitatearen eraginpeko lurralde-eremua, bere (jardueraren) esku-hartzearen xede nagusia dena (2 puntu arte):

Tokikoa

1

Eskualdekoa

1,5

Foru Komunitatekoa

2

1.3. DESGAITASUNAREN ESPARRUAN AURRETIK ZUEN ESPERIENTZIA (8 PUNTU ARTE).

1.3.1. Entitatearen antzinatasuna (3 puntu arte):

Eratu berria.

0

Hiru urte baino gutxiagokoa.

1

Hiru urte edo gehiagokoa

3

1.3.2. Entitateak desgaitasunaren eta/edo gizarte zerbitzuen arloan aurretik zuen esperientzia frogatzen du, bere proiektuak gauzatzeko bideragarritasuna bermatzen baitu (4 puntu arte)

Ez du esperientziarik frogatzen.

0

Entitateak desgaitasuna duten pertsonendako eta haien familiendako programak egiten ditu soilik.

4

Entitateak desgaitasuna duten pertsonendako eta haien familiendako programak egiten ditu eskuarki.

2

Entitateak desgaitasuna duten pertsonendako eta haien familiendako programak egiten ditu noizean behin.

1

1.3.3. Entitateak bestelako programak egiten ditu, desgaitasunaren arloan, dirulaguntzarik eskatu gabe.

1

1.4. AURKEZPENA (5 PUNTU).

1.4.1. Datu teknikoak argi eta garbi azaldu eta idatzi dira, eta deialdian ezarritakora egokitzen da: proiektu bakarra, barne hartzen dituena asoziazionismoa sustatzeko oinarrizko jarduera guztiak eta deialdi honetan diruz lagundu ez diren programa eta/edo jarduera guztiak. Era berean, gehienezko folio kopurua, zenbakituak eta publizitatearen betebeharrak betetzen ditu.

Entitatearen proiektua deialdira egokituta dago.

5

Entitatearen proiektua deialdira egokituta dago zati batean.

2

Entitatearen proiektua ez dago deialdira egokituta.

0

1.5. KAUDIMEN TEKNIKOA ETA EKONOMIKOA (28 PUNTU GEHIENEZ).

1.5.1. Proiektuaren beharra justifikatzeko gaitasuna (5 puntu arte):

Proiektuaren beharraren inguruko arrazoi argiak.

5

Informazio osatugabea aurkeztu du.

1

Ez du inolako deskripziorik aurkeztu.

0

1.5.2. Programatzeko gaitasuna (15 puntu arte):

Helburuak, hala orokorrak nola berariazkoak, argiak eta arrazoituak dira

5

Proposatutako helburuen eta horiek lortzeko proposatutako ekintzen arteko egokitzapen zuzena.

5

Entitateak proiektua gauzatzeko duen aurrekontua arrazoitua eta orekatua da helburuei begira.

2

Aurrekontua koherentea da dirulaguntza modalitateetan aurkeztutako dokumentazio osoan (entitatearen aurrekontua, funtzionamendurako aurrekontua, lokalak (alokairua), langileei buruzko eranskina...).

3

1.5.3. Gauzatzeko gaitasuna (6 puntu arte):

Entitatearen gaitasuna proiektua bere ahal tekniko eta ekonomikoetara egokitzeko.

2

Eraginkortasuna entitatearen proiektuaren justifikazio tekniko eta ekonomikoan.

4

1.5.4. Proiektuak ebaluatzeko gaitasuna (2 puntu):

Entitateak ebaluazio eta kalitate sistemak eta/edo proiektuak dituela frogatzen du.

2

(*) Protokoloak: dokumentu bidez justifikatuko dira.

2. irizpidea.–Barne koherentzia: 20 puntu gehienez.

Azpi-irizpideak behar bezala justifikatu eta zehaztu beharko dira:

AZPI-IRIZPIDEAK

2.1. Entitateak aurreikusten du bere proiektua iritzi publikoari zabaltzea, ez bakarrik bazkideei; horrela sentsibilizazio lana eginen du, hala kolektiboaren beharrei buruz nola haren potentzialtasunei buruz.

2.2. Entitateak bere elkartze ekintzaren xede diren pertsonen beharrei eta interesei erantzuten die: interesak zundatzeko inkestak eta gogobetetze inkestak egiten ditu.

2.3. Antolamenduaren konpromisoa: entitatea prest dago desgaitasuna duten bazkideen irisgarritasuna sustatzeko, haiek benetan parte har dezaten proiektuaren garapenean.

2.4. Entitateak desgaitasunak dituzten kontratudunak ditu.

2.5. Eragina gizartean: entitateak biztanle guztientzako jarduerak egiten ditu, landa-eremuetan egiten dituen jarduerak nabarmenduta.

2.6. Hasierako aurrekontua eta aurreko urteko azken balantzea koherenteak dira.

2.7. Diru-sarreren eta gastuen balantzea koherentea da eskaeraren xedeko urterako sarrera- eta gastu-aurrekontuarekin.

2.8. Entitateak generoaren faktorea kontuan hartzen du bere programen eraginkortasunaren zati gisa, eta proiektuan zehazten du nola gauzatu.

2.9. Erantzunkidetasuna finantzaketan: entitateak barneko eta/edo kanpoko ekintzak egiten ditu bere jasangarritasuna bermatzeko eta independentzia indartzeko. Finantzaketa-iturriak baloratuko dira, eta jarduera egokitzat joko da kanpotik lortzen duena %30eko finantzaketa, deialdi honetako dirulaguntza eskaera kontuan hartu gabe.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

BAT DATOR BI AZPI-IRIZPIDEREKIN BAINO GUTXIAGOREKIN

0

BAT DATOR HIRU AZPI-IRIZPIDEREKIN

2,85

BAT DATOR LAU AZPI-IRIZPIDEREKIN

5,70

BAT DATOR BOST AZPI-IRIZPIDEREKIN

8,55

BAT DATOR SEI AZPI-IRIZPIDEREKIN

11,40

BAT DATOR ZAZPI AZPI-IRIZPIDEREKIN

14,25

BAT DATOR ZORTZI AZPI-IRIZPIDEREKIN

17,10

BAT DATOR BEDERATZI AZPI-IRIZPIDEREKIN

20

3. irizpidea.–Entitateekin eta/edo elkarteekin koordinatzea: 10 puntu gehienez.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

3.1. Gizarte zerbitzuen esparruko beste entitate batzuekin harremanetan jartzeko gaitasuna, ezagutzen eta esperientzien trukaketa erraztearren. Zehaztu eta justifikatu.

1

3.2. Gaitasuna interes komunei buruzko baterako proposamenak, konpromisoak eta abar formalizatzeko gizarte zerbitzuen esparruko beste entitate batzuekin, pertsona onuradunen alde. Zehaztu eta justifikatu.

1

3.3. Aukera ematea desgaitasunaren esparruko beste entitate batzuetako pertsonak jarduera jakin batzuetara sartzeko. Erabiltzaileak eta jarduerak identifikatzea.

1

3.4. Desgaitasunaren esparruko beste entitate batzuekin koordinatzea eta beharrezko bitartekoak partekatzea programa edo jarduera jakin batzuk garatzeko. Prozesua egoki justifikatu eta zehaztu beharko da.

3

3.5. Elkarteen batasuna: desgaitasunaren esparruko zenbait entitatek bat egitea, elkarrekin programa eta/edo jarduerak garatzeko, interes partekatuarekin.

Batera egiten diren programak eta jarduerak zehaztu beharko dira.

4

(*) Ez dira baloratuko federatutako entitateek beren federazioekin dituzten harremanak.

4. irizpidea.–Kofinantzaketa: 20 puntu gehienez.

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak diru-sarrerak izatea, Eskubide Sozialetako Departamentuari eskatutakoarekin konparatuta.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Kofinantzaketarik ez (%10etik behera)

0

Kofinantzaketa oso txikia (≥%10 eta <%20)

2,90

Kofinantzaketa urria (≥%20 eta <%30)

5,75

Kofinantzaketa neurrizkoa (≥%30 eta <%40)

8,60

Kofinantzaketa onargarria (≥%40 eta <%50)

11,45

Kofinantzaketa ona (≥%50 eta <%60)

14,30

Kofinantzaketa oso ona (≥%60 eta <%70)

17,15

Kofinantzaketa hobeezina (≥%70)

20

7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena zein bere modalitaterako eginen da, lortutako puntuazioaren eta aurrekontuetan erabilgarri dagoen kredituaren arabera, kontuan harturik aurreko oinarrian ezarritako lehentasunak. Horretarako, eranskinetan ezarritako arauei jarraituko zaie, kontuan hartuta betiere a) modalitateko esleipena ("Asoziazionismoa sustatzea") behin betikoa izanen dela eta b) modalitateko ("Programak garatzea") dirua esleitu aurretik eginen dela.

Dirulaguntzaren zenbatekoa modalitate bakoitzean aurreikusten den gehieneko dirulaguntzaren eta eskatzen den dirulaguntzaren arabera esleituko da.

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen kreditua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira bi modalitateetan.

8.–Prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak ebaluatu ondoren, puntuazioa emanen da, behin betiko balorazioa zehaztuko duena, eta horren ondoren dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko da.

Instrukzio organoak egindako ebazpen proposamenak ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.

Ebazpenak entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta adieraziko dira ebazpena emateko aintzat hartutako oinarriak, dirulaguntza hartzen duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, beste eskaerak ukatzeko arrazoiak. Dirulaguntza emanez gero, helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea zehaztuko dira.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, dirulaguntzak emateko ebazpenak Nafarroako Gobernuko webgunean argitaratuko dira. Argitalpen horretan honako hauek adieraziko dira: deialdia, dirulaguntzak aurrekontuko zer kredituri egozten zaizkion, entitate onuradunak, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.

Ebazpenak eman eta jakinaraziko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.4 artikuluan legez ezarritako gehieneko epean. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

9.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo diruz lagundutako jardueraren berezko baliabide batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Ordainketa onuradunaren kontuan eginen da, Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzan agertzen den horretan. Kontu hori kontsultatu eta, hala badagokio, alda daiteke esteka honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta, ziurtagiri digitalaren edo Cl@ve-ren bidez. Onuradunak ezin badu bere kontua esteka horretan erregistratu ziurtagiri digitalik edo Cl@ve-rik ez duelako, transferentzia bidezko ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko du laguntzaren ordainketa jaso ahal izateko. Horretarako inprimakia esteka honetan deskarga daiteke: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.

Dirulaguntza ordaintzeko, beharrezkoa izanen da kasu guztietan irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoa betetzea, horren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak.

Oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, jarduera egin dela justifikatu ondoren, eranskin honen 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzaren aurrerakinak ordaintzeko aukera badago, baldintza hau betez gero:

Entitateak ordainketa aldez aurretik egiteko eskatu izana. Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat entitatearen izenean dauden banku-kontuak agertzeko, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat (kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena), edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

Emandako dokumentazioa aztertuta, aurrerakinak ordaintzeko baldintzak betetzen ote diren baloratuko du organo kudeatzaileak.

Aurreko atalean eskatutako baldintza betez gero, aurrerakinak honela ordainduko dira:

a) Hartuko den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, epe bakarrean ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzen denean.

b) Hartuko den dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez bi zatitan ordainduko da: lehenbizikoa, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzearekin batera, eta hurrengoa edo hurrengoak, aurretik ordaindutako zenbatekoari dagokion exekuzioaren justifikazio ekonomikoa egin ondoren.

11.–Justifikazioa.

11.1. Justifikazio partzialak.

Dirulaguntza ordainketa aurreratu bakar baten bidez jasotzen duten entitateek txosten tekniko labur bat aurkeztuko dute proiektuaren bilakaerari eta gastatutako diru kopuruari buruz. Horretarako epea hilabetekoa da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita.

Dirulaguntza zatikako ordainketa aurreratuen bidez (gastuak justifikatu ondoren) jasotzen duten entitateek justifikazio partziala aurkeztuko dute ordainketa baten gastua justifikatzen duten bakoitzean. Lehendabiziko justifikazio partziala abian den urteko irailaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko da. Azken ordainketa egin ahal izateko, horri dagokion aurretiazko justifikazioa abian den urtearen azaroaren 22an aurkeztu beharko da beranduenez; salbuespen gisa, eta arrazoi justifikaturik badago, azaroaren 30era arte luzatzen ahalko da epe hori.

Justifikazio partzialetarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Proiektuaren bilakaeraren berri ematen duen tarteko txosten labur bat.

Gehienez ere bost folio izanen ditu (10 orrialde), behar bezala zenbakiturik. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (5 folio, 10 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

b) Gastuen zerrenda, justifikazioa aurkezten den egunera arte programaren kontabilitatean sartu direnena; jasotako dirulaguntzaren kontzeptu bakoitzari egozten zaizkion zenbatekoak adierazi beharko dira, bai eta agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, data eta kopurua ere. Zerrenda horrekin batera, dagozkion egiaztagiriak, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira, gastuen zerrendako hurrenkerari jarraituz. Gastuen zerrenda hori entitateek telematika bidez igorriko dute, entitatearen legezko ordezkariaren sinadura digitala duela, eta adierazirik gastuok dirulaguntza honetarako baizik ez direla aurkeztu. Egiaztagiri gisa, bankuko kontu-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen.

Gastu hauek kontabilizatuko dira: pertsonal-gastuak, ondasun-emateak edo zerbitzu-prestazioak, 2024ko abenduaren 31ra arte eginak badira; 2025eko otsailaren 15era arte ordaintzen ahalko dira.

Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidaliko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, gastuen aldaketak barne (halakorik baldin badago), eta onartutako dokumentazioa Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian aurkeztu izana ziurtatuko du, jasotako dirulaguntza justifikatzeari begira.

11.2. Azken justifikazioa.

Dirulaguntza eman eta hurrengo urteko urtarrilean entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztuko ditu jarduera egin dela justifikatzeko:

a) Lehenago aurkeztu ez badu, eta azken ordainketa justifikatzeko, kontzeptu bakoitzerako jasotako dirulaguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, oinarri honen 11.1.b) puntuan azaltzen den bezalaxe prestatua.

b) Entitatearen memoria teknikoa, asoziazionismoko oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko dituena, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita bost folio izanen ditu (50 orrialde), behar bezala zenbakiturik. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (25 folio, 50 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

c) Entitatearen emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:

–Langileak.

–Jarduerak.

–Funtzionamendua.

d) Diruz lagundutako programen exekuzioaren gaineko memoria teknikoa.

Deskribapenak gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakiturik. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

e) Diruz lagundutako programa bakoitzaren erabiltzaileen zerrenda, sexuaren arabera bereizia, euskarri informatikoan.

f) Diruz lagundutako programen emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Diru-sarreren kapituluan, entitateak diruz lagundu den jarduera finantzatzeko jaso dituen diru-sarrerak azalduko ditu, funts horien zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren dirulaguntzak barne. Diru-sarrerak guztira ezin dira izan diruz lagundu den jarduera egiteko kostuak baino handiagoak.

Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:

–Langileak.

–Jarduerak.

g) Sustapenerako guztizko gastuaren zerrenda (funtzionamendua eta langileak) eta/edo diruz lagundutako programena, euskarri informatikoan. Aipatu zerrendari erantsi beharko zaio entitatea ordezkatzen duen pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena, azaltzen duena datuak egiazkoak direla.

Halaber, entitateak instrukzio organoaren eskura utziko ditu jatorrizko fakturak.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Proiektua gauzatzea entitateak eskaeran eta dirulaguntza emateko baldintzetan zehaztu bezala, modalitateetako edozeinetan.

b) Eranskin honen 11. oinarrian aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Deialdi honen kargura finantzatutako programa edo jarduerei buruzko informazio-, dibulgazio- eta publizitate-jarduera guztiek bete beharko dute uztailaren 2ko 212/2010 Foru Aginduan xedatutakoa: 2. artikuluko betebehar orokorrak eta 4.1b) artikuluko betebehar espezifikoak bete beharko dituzte. Beraz, proiektuaren komunikazio elementu orotan honako hau agertuko da: "Nafarroako Gobernuak finantzatutako programa/jarduera/funtzionamendua" testua eta logo ofiziala.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntza jasotzen duen jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea laguntza ematen duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

13.–Gardentasuna.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Aurreko apartatuan ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

d) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra bete beharrik, ez direlako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen direla Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

14.–Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

14.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, hirugarrenekin hitzartzea haiek gauzatu dezatela, hein batean, dirulaguntzaren xede den jarduera. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Entitateek, gehienez ere, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren %50 azpikontrata dezakete. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa.

14.2. Hornitzaileak kontratatzea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen badituzte eta gastu diruz lagungarrien zenbatekoa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, onuradunak frogatu beharko du, dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik onena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

15.–Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzetan gertatzen diren aldaketa guztiak ere jakinarazi beharko dizkiote Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari.

Salbuespen gisa, dirulaguntza jasotzen duten entitateek diruz lagundutako programen edo oinarrizko jarduketen edukia aldatzeko baimena eskatzen ahalko dute, baita hura gauzatzeko modua eta epeak ere, kasu hauetan:

a) Oinarrizko jarduketen edo programaren garapena aldatu edo zailtzen duten inguruabarrak agertzen direnean.

Programarako onartutako aurrekontuaren %5erainoko desbideratze ekonomikoa onartuko da, programaren ezaugarriei eragiten ez badie.

b) Baliabideak egoki erabiltzearen ondorioz, diruz laguntzen den jarduerari aplikatu gabeko gerakinak daudenean eta gerakin horiek laguntza jasotzen duen proiektuko jarduerak handitzeko erabili nahi direnean.

Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere aurtengo irailaren 1 baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.

16.–Itzulketak eta ez-betetzeak.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Dena dela, entitateak modu boluntarioan eskatzen ahalko du justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoaren itzulketa. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.

Orobat, entitate onuradunak ia osorik betetzen baditu dagozkion betebeharrak eta frogatzen badu bere eginbeharrak betetzeko jarrera garbia duela, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da itzuli edo ordaindu beharreko zenbatekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren. Ez-betetzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.p) artikuluan ezarritakoaren arabera mailakatuko dira.

Dagokion dokumentazioa ez bada aurkezten justifikazioa egiteko epeetan, partzialetan zein amaierakoan, baina bai aurkezten bada horien ondorengo 5 egunetan, honako hau izanen da atzerapenaren penalizazioa: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa %5 murriztuko da. Atzerapeneko seigarren egunetik aurrera, %1 erantsiko da eguneko, 15 egunez gehienez ere.

17.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren entitateak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

18.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

19.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA.–A) MODALITATEKO (ASOZIAZIONISMOA SUSTATZEA) BERARIAZKO OINARRIAK

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ARLOAN ESKU HARTZEN DUTEN GIZARTE-EKIMENEKO ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN 2024KO DEIALDIA, ASOZIAZIONISMOA SUSTATZEKO. OINARRIAK

1.–Xedea.

Foru agindu honen xedea da asoziazionismoaren oinarrizko jarduketetarako dirulaguntzak arautzea, desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien arloan ez bestetan esku hartzen duten gizarte-ekimeneko entitateentzat, I. eranskinaren 2. oinarriaren arabera ("Entitate onuradunak"), baldin eta entitate horiek dirulaguntza jaso bazuten aurreko urteko deialdian, "Programak garatzea" izeneko b) modalitatean (I. eranskinaren 1.1.2 oinarria).

1.1. Gizartea oro har edo desgaitasuna duten pertsonak eta horien familiak helburu dituzten jarduerak oinarrizko jarduketatzat hartuko dira, hala nola:

a) Harrera.

b) Informazioa eta orientazioa.

c) Zabalkundea.

d) Sentsibilizazioa.

e) Ahalduntze indibidual zein kolektiboaren sustapena.

2.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Horretarako bideratuko den zenbatekoa 1.781.799,41 eurokoa izanen da, 2024ra luzatutako 2023ko aurrekontuaren honako partida hauen kargura: 920005 93100 4819 231B11 partida, "PFEZren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak" izenekoa; eta 920005 93100 4819 231B12 partida, "PFEZren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Sustapena" izenekoa.

3.–Berariazko dokumentazioa.

a) Entitateak aurten kontratatutako edo kontratatuko dituen langileen zerrenda, adierazita non egiten den jarduera, zer ehuneko egozten den (ehuneko horiek zenbaki osoak izanen dira) eta aurrekontua.

b) Entitatearen lokalei buruzko datuak, haietan ematen den zerbitzua adierazita.

c) Funtzionamendurako gastu-aurrekontua, dirulaguntzaren xede den ekitaldikoa.

d) Entitatearen ordezkariaren zinpeko adierazpena:

–Elkarteen kasuan, eskaera egin aurreko urteko abenduaren 31n entitatean zenbat bazkide dauden ukituta eta zenbat den bazkidearen urteko kuota.

–Federazioen kasuan, eskaera egin aurreko urteko abenduaren 31n federatuta zeuden entitateen zerrenda egin beharko da, eta adierazi entitate bakoitzean zenbat bazkide dauden ukituta eta zenbat den entitate federatuen urteko kuota.

Bazkidearen kuota eguneratua aurkezten ez bada, ezin izanen da baloratu 1. irizpideko (Entitateko bazkide ukituen ordezkagarritasuna) 1.2 puntua (Bazkideen urteko kuotaren zenbatekoak).

4.–Oinarrizko jarduketak baloratzeko irizpideak.

Puntuak emanen zaizkie honako irizpide hauei jarraikiz:

1. irizpidea.–Entitateko bazkide ukituen ordezkagarritasuna (6 puntu arte).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1. Entitateko kuotak egunean dituzten eskubide osoko bazkide ukituen portzentajea.

Bazkideen %50 edo gutxiago.

0

Bazkideen ≥%51 eta <%71.

1

Bazkideen ≥%71 eta <%90.

2

%90etik gora.

3

1.2. Bazkideen urteko kuotaren zenbatekoak.

Zehaztu gabe.

0

40 euro gehienez.

1

≥40 eta <60 euro artekoak.

2

60 eurotik gora.

3

(*) Ordezkagarritasuna baloratzeko, entitateak bazkidearen urteko kuota zehaztu beharko du.

2. irizpidea.–Oinarrizko jarduketen programa (34 puntu arte).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

2.1. Programa teknikoki osoa, oinarriduna eta barne egitura argi, koherente eta sendoa duena: (24 puntu gehienez).

2.1.1. Jarduketen deskribapena: 12 puntu gehienez.

Proposatutako jarduketen deskribapena zehatza eta doia da.

12

Proposatutako jarduketen deskribapena orokor samarra da, zehaztasunik eta doitasunik gabea.

6

Ez ditu deskribatzen oinarrizko jarduketak.

0

2.1.2. Helburuak zehaztasunez adieraztea.

5

2.1.3. Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako.

5

2.1.4. Proposatutako jarduketen kronograma.

2

2.2. Justifikazioaren eraginkortasuna: (3 puntu gehienez).

Behar bezalako justifikazio tekniko eta ekonomikoa.

3

2.3. Koherentzia: asoziazionismoa sustatzeko eta programak garatzeko modalitateen arteko oreka (gehienez 7 puntu) (elkarteentzat soilik).

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, bazkide ukituen kopurua kontuan hartuta 5.1.a) oinarriari jarraikiz, aurreko urtean programen modalitatean onartutako aurrekontua baino txikiagoa da.

7

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, bazkide ukituen kopurua kontuan hartuta 5.1.a) oinarriari jarraikiz, aurreko urtean programen modalitatean onartutako aurrekontua adinakoa edo handiagoa da.

3

2.3 bis. Lan batzordeak eratzea asoziazionismoa sustatzeko oinarrizko jarduketetarako. 7 puntu (federazioentzat soilik).

Urtean 5 bilkura baino gehiago.

7

Urtean 3 eta 5 bilkura artean.

3

Urtean 3 bilkura baino gutxiago.

0

(*) Lan batzordeak baloratu ahal izateko, bilkuren akta ofizialak aurkeztu beharko dituzte federazioek.

Dirulaguntza jasotzeko, entitateek 25 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak eta dirulaguntzen gehieneko kopuruak.

Foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten entitateek langileen eta funtzionamenduaren kontzeptuengatik hartzen ahalko dituzte dirulaguntzak.

5.1. Langileak.

Gehienez ere zenbateko hau finantzatuko da: entitateak asoziazionismoaren sustapenari atxikirik eta instrukzio organoak onarturik dauzkan langileen gastuen %100.

Dirulaguntzaren xede den jarduera betetzeko atxikiriko kontratupeko langileen ordainsariak diruz lagundu daitezke, baina gehieneko kopuru hauek izanen dituzte urtean:

LANGILEAK

KOPURUAK

Diplomaduna

30.720,46 euro

Administraria

22.867,11 euro

Koordinatzailea

40.421,65 euro

5.1.1. Lehenik, kalkulatuko da zenbat profesional finantzatu daitezkeen, eskaera egin aurreko urteko abenduaren 31n entitateak zituen bazkide ukituen arabera eta lehen aipatu den entitate motaren arabera, honako honi jarraikiz:

a) Desgaitasuna duten pertsonen entitateak.

–100 bazkide ukitu artean: gehienez ere diplomadun baten 2/3 eta administrari baten 1/2 finantzatuko dira.

–101 eta 300 bazkide ukitu artean: gehienez ere diplomadun bat, administrari baten %80 eta koordinatzaile baten %5 finantzatuko dira.

–301 eta 600 bazkide ukitu artean: gehienez ere 1,33 diplomadun, 1,33 administrari eta koordinatzaile baten %8 finantzatuko dira.

–601 eta 900 bazkide ukitu artean: gehienez ere 1,50 diplomadun, 1,50 administrari eta koordinatzaile baten %12 finantzatuko dira.

–900 bazkide ukitu baino gehiago: gehienez ere 1,75 diplomadun, 1,70 administrari eta koordinatzaile baten %15 finantzatuko dira.

Desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien arloan ez bestetan esku hartzen duten entitateek, aurreko urteko "Programak garatzea" deialdian "Programa globala" izeneko modalitatean egituratutako dirulaguntza lortu badute, bazkide ukituen kopurua edozein izanik ere, gehienez ere 7.871,88 edo 10.790,77 euroko dirulaguntza jasoko dute, entitateak diruz laguntzen den jarduketa betetzeko esleituta dituen langileen lanbide-kategoriaren arabera (administraria edo diplomaduna).

b) Desgaitasuna duten pertsonen federazioak.

Langileengatik emanen zaien dirulaguntza honako taula honi egokituko zaio:

–4 eta 8 entitate federatu artean: gehienez ere diplomadun baten 1/2 eta administrari baten 1/2 finantzatuko dira.

–9 eta 13 entitate federatu artean: gehienez ere diplomadun baten 2/3, administrari baten 1/2 eta koordinatzaile baten %10 finantzatuko dira.

–14 eta 30 entitate federatu artean: gehienez ere diplomadun bat, administrari baten 2/3 eta koordinatzaile baten %15 finantzatuko dira.

5.1.2. Bigarrenik, langileen taula hori aplikatuz lorturiko gehieneko zenbatekoa %7 igoko da entitateak Foru Komunitatean daukan egoitza egonkor bakoitzarengatik, egoitza nagusia kenduta, haietan egiten badira asoziazionismoa sustatzeko jarduketak. Udalerri bakoitzeko egoitza bakar bat onartuko da.

Egoitza egonkortzat hartuko dira langile finkoak dituzten lokalak, entitateak bere jarduera garatzeko erabiltzen dituenak modu iraunkorrean eta etengabe.

5.1.3. Hirugarrenik, II. eranskin honetako 4. puntuan ezarritako balorazio irizpideen araberako oinarrizko jarduketen programaren puntuazioa ezarrita, dagokion gehieneko zenbatekoari dirulaguntzaren honako portzentaje hauek aplikatuko zaizkio, 5.1 ataleko ("Langileak") bazkide eta egoitza kopurua kontuan izanik eta tarte hauei jarraikiz:

IRIZPIDEEN ARABERAKO
PUNTUAZIOA

GEHIENEKO DIRULAGUNTZAREN
PORTZENTAJEA

ZENBATEKOA

25 eta 29 artean

10.790,77

30

%63

31

%66

32

%69

33

%72

34

%82

35

%85

36

%88

37

%91

38

%94

39

%97

40

%100

Portzentaje horiek aplikatzeagatik, dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inondik ere 10.790,77 euro baino txikiagoa izanen.

Atal honetan emandako dirulaguntza justifikatzeko, entitateak asoziazionismoa sustatzeko atxikitako langiletzat aurkezten eta instrukzio organoak onartzen dituen langileak baizik ez dira kontuan hartuko.

5.2. Funtzionamendua.

Honako hau izanen da, gehienez, eranskin honen laugarren oinarrian ezarritako irizpideen arabera 25 puntu edo gehiago lortzen dituzten entitateei funtzionamendurako emanen zaien dirulaguntza, orokorrean: entitateari asoziazionismoa sustatzeko atxikitako oinarrizko langileak finantzatzeko emandako dirulaguntzaren %35.

Jarraian aipatzen diren kontzeptuak funtzionamendu gastutzat joko dira, emandako dirulaguntza justifikatzeari begira:

ONARTUTAKO KONTZEPTUAK

LOKALETIK ERATORRITAKO GASTU ARRUNTAK.

Elektrizitatea.

Ura eta hondakinak.

Telefonoa, ADSLa.

Zergak.

Erantzukizun zibileko, lan osasuneko eta ibilgailuetako aseguruak.

Gasa eta berokuntza.

Komunitateko gastuak.

Garbiketa.

LOKALA ETA EKIPAMENDUA ZAINTZEKO GASTUAK.

Lokala zaintzeko eta mantentzeko gastuak, inbentariagarriak ez direnak.

Ekipamendua zaintzeko eta mantentzeko gastuak.

Ekipamenduaren amortizazioa.

HORNIGAIAK EROSTEA.

Bulegoko material suntsigarria eta garbiketakoa.

BESTELAKO GASTUAK.

Lan edota kontabilitate arloko aholkularitza.

Desgaitasun horrekin lotura duten entitateen kuotak.

Harpidetzak.

Posta eta mezularitza.

Joan-etorriak eta dietak.

Foru agindu honetan onartutako funtzionamendu gastuak ordaintzeagatik sortutako banku-komisioak (salbu eta banku-kontuetako interes zordunak eta ordainketak itzultzeagatik sortutako interesak) eta kreditu-kontuen gastuak, diruz lagundutako jarduerari dagozkionak.

Kalitatearen auditoretza eta ziurtagiria.

Datuen babesa.

Sentsibilizazio, zabalkunde eta komunikazio jarduketak.

Ez dira inola ere diruz lagungarriak izanen protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.).

Arau orokor horren salbuespen gisa, lokalak alokatzearen kostuak %50eko dirulaguntza izanen du baldin eta lokal horietan "Asoziazionismoa sustatzea" eta/edo "Programak garatzea" modalitateetako diruz lagundutako jarduketak egiten badira urte osoan zehar. Edonola ere, instrukzio organoak kontzeptu horretarako onetsitako alokairuaren aurrekontua ez da izanen 10.800 euro baino gehiago urtean. Kontzeptu honengatik onartutako alokairuaren aurrekontua, 10.800 euro, %25 igoko da entitateak beste alokairu bat baldin badu; hortaz, horrelakoetan, 13.500 euroko aurrekontua onartuko da gehienez, urtean.

III. ERANSKINA.–B) MODALITATEKO (PROGRAMAK GARATZEA) BERARIAZKO OINARRIAK

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ARLOAN ESKU HARTZEN DUTEN GIZARTE-EKIMENEKO ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN 2024KO DEIALDIA, AUTONOMIA SUSTATU ETA MENDEKOTASUNA PREBENITZEKO PROGRAMAK GARATZEKO. OINARRIAK

1.–Xedea eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Foru agindu honen xedea da araubidea ezartzea dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten eta desgaitasuna duten pertsonen arloan ez bestetan esku hartzen duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateei, desgaitasunak dituzten pertsonen eta beren familien autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatu ditzaten gizarte zerbitzuen esparruan, 2024ko ekitaldian.

Era berean, dirulaguntzaren onuradun izan daitezke, "Programa globala" (III. eranskina, 1.2.b) modalitatean ere, Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateak, esku hartzen badute bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan, eta esparru horretan beren bazkideentzat mesedegarriak diren programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte autonomia pertsonala bultzatze eta mendekotasuna prebenitze aldera.

Norberaren trebetasunak garatu eta haiei eusteko helburua dutenak jotzen dira autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzutzat, alegia, bide ematen dutenak, norberaren arau eta lehentasunei jarraituz, bizitzaren kontrola hartzeko, bizitzari aurre egiteko eta erabakiak hartzeko, bai eta eguneroko oinarrizko jarduerak gauzatzeko eta harreman sozialak izateko ere; orobat, zerbitzu horien barruan sartu ohi dira, baita ere, desgaitasuna duten pertsonen ahaideei laguntza emateko programak.

Dirulaguntza hauen bidez entitate horien programak bultzatu nahi dira, desgaitasunak dituzten pertsonen behar berariazkoei erantzunen dieten ekintzak sustatzeko, bai eta pertsona horien independentzia sustatzekoak eta mendekotasuna prebenitzekoak ere. Baldintza izanen da aurkeztutako programetako erabiltzaileek ez erabiltzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bermatutako mota bereko baliabiderik.

1.2. Modalitateak.

a) Programatan egituratutako eskaera. Gehienez ere 7 programak jasoko dute dirulaguntza.

b) Programa global gisa egituratutako eskaera; hots, entitatearen jarduera guztiak programa bakar batean biltzen dituena.

Gizarte-ekimeneko entitateek, bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen badute, eta esparru horretan garatzen badituzte, bazkideei zuzenduta, autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak eta/edo jarduerak, programa globalean egituratutako b) modalitatean egin beharko dute dirulaguntzaren eskaera.

Modalitate hauetarako eskaerak bateraezinak dira beren artean.

1.3. Programen tipologia:

–Desgaitasuna duen pertsonari eta bere familiari banakako laguntza ematea.

–Egokitutako garraioa.

–Aisia eta astialdia: taldeak eratzea eta bertako kideek parte hartzea eta lankidetzan aritzea bultzatzen duten programak, eta gizarte-harremanak sustatzen dituztenak.

–Ahaideei atseden ematea: beren kargura desgaitasunak dituzten pertsonak dituzten ahaideei atseden emateko programak dira. Familia bakoitzeko lau atsedenaldi onartuko dira gehienez. Egonaldia gehienez ere bi gauekoa izanen da.

–Lanerako prestakuntza eta terapia.

–Estimulazio kognitiboa.

–Autonomia funtzionala sustatu, hari eutsi eta berreskuratzea.

–Prestakuntza psikosoziala, buruko gaitza edo adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat.

–Boluntarioak: bilatzea, harrera egitea, orientatzea eta prestatzea.

Ez dira diruz lagunduko osasuna prebenitu eta sustatzea beste helbururik ez duten programak, ezta hezkuntzaren arloko jarduketa esparrukoak (3-6 urteko laguntza goiztiarra, guraso elkarteak, berariazko ikastetxeak, etab.) eta enplegu-zentro bereziak ere.

Deialdi honetatik kanpo uzten dira, berariaz, Gizarte Zerbitzuen Zorroan prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.

2.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Horretarako bideratuko den zenbatekoa 2013.296,38 eurokoa izanen da, 2024ra luzatutako 2023ko aurrekontuko honako partida hauen kargura: 920005-93100-4819-231B09 partida, "PFEZren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak" izenekoa; eta 920005-93100-4819-231B10 partida, "Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak" izenekoa. "PFEZren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak" izeneko 920005 93100 4819 231B09 partidan baimendutako zenbatekotik, 220.000 euro bideratuko dira "Programa Globala" izenekoan egituratutako modalitatera.

Dirulaguntzaren zenbatekoa ez bada iristen "Programa globala" izenekoan egituratutako modalitatearentzat erreserbatutako guztizkora, soberakin hori "Programak" izenekoan egituratutako modalitaterako zenbatekoari gehituko zaio.

3.–Dirulaguntzaren xedeko programen betebeharrak.

a) Entitate bakoitzaren eskaera 7 programatan zatikatzen ahalko da gehienez.

b) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

c) Deialdiaren xedearekin bat etortzea, hura onesten duen foru aginduaren testuan eta deialdi honen 1. oinarrian adierazten denaren arabera.

4.–Entitateak aurkeztu beharreko programen dokumentazio berariazkoa.

a) Diruz lagundutako programa bakoitzaren memoria teknikoa.

Gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakiturik. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

b) Diruz lagundutako programa bakoitzaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Eskaera aurkeztu aurreko urteari buruzko agiriek, a) eta b) puntuetan aipatutakoek, abian den urteko deialdi guztietarako balio dute. Ez da beharrezkoa agiri horiek aurkeztea baldin eta aurreko ekitaldiko dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epean aurkeztu badira, edo abian den urteko deialdi batean, hau baino lehen.

c) Dirulaguntza zer programatarako eskatzen den, haien deskribapen teknikoa.

Erabilitako giza baliabideak identifikatu beharko dira, adierazita zer ehuneko egozten zaion programa bakoitzari (ehuneko horiek zenbaki osoak izan beharko dute). Profesionalak ez badaude programan identifikaturik, ez dira dirulaguntzaren justifikazioan onartuko, ezta programaren guztizko gasturako ere.

Profesionalen gaineko aldaketak egiten badira programetan, arrazoitu beharko dira, eta aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu bezain laster egin aldaketa horiek, betiere, aurtengo irailaren 1a baino lehenago; horrez gain, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak aldaketok onartu beharko ditu.

Gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakiturik. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

d) Dirulaguntza zer programatarako eskatzen den, haien sarrera- eta gastu-aurrekontua.

e) Zinpeko aitorpena, entitatea ordezkatzen duen pertsonak egina, hartan adierazita diruz lagundutako programa bakoitzeko erabiltzaileek ez dutela erabiltzen Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bermatutako baliabiderik.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak eta dirulaguntzen gehieneko kopuruak.

5.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Arau orokor gisa, diruz laguntzen ahalko dira langileen gastuak eta aurkeztutako programa bakoitza garatzeko berariazko jarduerenak.

Salbuespenez, funtzionamendu gastuetarako dirulaguntzak emanen zaizkie bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen duten entitateei, baldin eta beren proiektuan autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte.

Aipatu kontzeptua justifikatzeko, entitatearen programa globalerako aurreikusitako aurrekontuaren %25 onartuko da gehienez ere.

5.2. Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak.

–Programa global gisa egituratutako proiektuak.

  • Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa izanen da.

–Programatan egituratutako proiektua.

  • Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa instrukzio organoak onetsitako programa bakoitzaren aurrekontuaren %85 izanen da.

Bi modalitate horietan, programa bakoitzari dagokion aurrekontu onartua ezartzeko, bertan sartutako kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da. Ikusten bada aurreikusitako kostuak gainbaloratuta daudela, diruz lagundu ezin diren gastuak daudela edo jarduera batzuk ez direla deialdi honen xedekoak, gastu horiek kendu eta programaren balorazio ekonomikoa eginen da, dirulaguntza esleitu aurretik. Betiere, onartzen den aurrekontua aurreko urtean programa berean egindako gastua baino %5 handiagoa izaten ahalko da gehienez, non eta, salbuespen gisa, ez den erabat justifikatzen hortik gorako gehikuntzaren beharra, eta instrukzio organoak horrela baloratzen badu.

6.–Balorazioa.

6.1. "Programa global gisa egituraturiko proiektua" aurkezten duten entitateak.

Balorazioa fase bakar batean eginen da; bertan proiektua baloratuko da, baita entitate arduradunak hori garatzeko duen gaitasuna ere.

Fase hori baztertzailea izanen da, eta entitateak 60 puntu eskuratu beharko ditu, gutxienez ere, hura gainditzeko.

6.2. "Programatan egituraturiko proiektua" aurkezten duten entitateak.

Balorazioa bi fasetan eginen da. Lehenbizikoan, entitate eskatzailea baloratuko da dirulaguntzaren xede den proiektuaren arduraduna den aldetik, alegia, programak garatzeko duen gaitasuna; bigarrenean, aurkezten den programa baloratuko da.

Fase bakoitza zein bere aldetik baloratuko da, I. eranskineko 6.3 apartatuan ("Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea") eta III. eranskin honetako 7. oinarrian ("Programak baloratzeko irizpideak") adierazitako irizpideak eta puntuazioak erabilita, eta gehienez 100 puntu lortzen ahal dira fase bakoitzean.

Bi faseak baztertzaileak dira; hortaz, haietako bakoitzean, entitateek 60 puntu gutxienez eskuratu beharko dituzte. Beraz, dirulaguntza jasotzeko, programa bakoitzeko gutxieneko batura 120 puntukoa izanen da, bi faseak kontuan harturik.

7.–Aurkeztutako programak baloratzeko irizpideak (programen modalitatean egituratutako proiektuetarako baino ez).

1. irizpidea.–Programaren kalitate teknikoa: 75 puntu gehienez.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1. Programa teknikoki osoa da, arrazoitua, eta barne egitura argia, koherentea eta sendoa dauka. Helburuen, jardueren, giza baliabideen, baliabide material eta teknikoen eta aurrekontuaren arteko egokitzapena: (30 puntu gehienez).

Datu teknikoak argi eta garbi azaldu eta idatzi dira, eta deialdian ezarritakoari egokitzen zaio (gehieneko folio-kopurua, zenbakituta, eta erabilitako giza baliabideak identifikatuta, programa bakoitzari esleitu zaien portzentajearekin).

2

Bete egiten dira deialdi honen kargura finantzatutako programei edo jarduerei buruzko publizitate jarduketak.

1

Argi eta zehatz arrazoitu da zer behar dagoen programa egiteko, erabiltzaileen premia eta eskariei erantzuteko xedez.

5

Programaren onuradun diren herritarren definizioa eta kuantifikazioa.

2

Erabiltzaileak programan sar daitezen erabilitako prozedura.

2

Argi azaltzen dira berariazko xedeak, eta atzemandako beharrekin lotzen dira.

4

Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako.

4

Giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta materialak bat datoz planteatutako helburu eta jarduerekin:

Giza baliabide egokiak izatea (profilen definizioa eta esleitutako eginkizunak)

3

Baliabide tekniko eta material egokiak izatea

2

Proiektua gauzatzeko aurrekontu arrazoitu eta orekatua, proposatutako helburuen araberakoa.

4

Programaren onuradunen parte-hartze ekonomikoa: (jasangarritasuna eta konpromisoa). Baloratzeko, entitateak adierazi behar du koordainketa egiten dela hilero jardueren eta onuradun-kopuruaren arabera. Kalkuluan desbiderapena %5etik gorakoa bada, ez da puntuaziorik emanen, justifikatu ezean.

1

1.2. Aurreikusitako jardueren definizioa, kronograma, eta helburuak lortzeko garatu beharreko esku-hartzeko metodologia zehatzak dira: (7 puntu gehienez).

Proposatutako jardueren deskribapen zehatza eta doia.

4

Metodologiaren deskribapena.

2

Kronograma.

1

1.3. Jarduketak Foru Komunitateko zenbait herritan gauzatzeko duen gaitasuna baloratzen da: (4 puntu gehienez).

Bere herrian bakarrik garatzen dute jarduera

1

Jarduera bi herritan garatzen dute

2

Jarduera hiru herritan edo gehiagotan garatzen dute

4

1.4. Gizartean eragina izatea eta onuradunen parte-hartzea sustatzea: (9 puntu gehienez) (boluntariotzako programak ez dira baloratuko).

1.4.1. Eragina gizartean:

Programak onuradun izan daitezkeenak (bazkideak izan ala ez) erakartzeko estrategiak eta/edo jarduerak egiten ditu.

2

1.4.2.Parte-hartzea:

Onuradunek parte hartzen dute programaren zehaztapen, garapen eta ebaluazio prozesu osoan (zehaztu).

7

Onuradunek parte hartzen dute programaren zehaztapenean.

2

Onuradunek parte hartzen dute programaren garapenean.

2

Onuradunek parte hartzen dute programaren ebaluazioan.

2

1.4. Bis. Boluntarioak: (9 puntu gehienez) (boluntariotzako programak baizik ez dira baloratuko).

Boluntariotzako programak arduradun bat du.

2

Boluntarioek parte hartzen dute, aktiboki, programaren garapenean eta ebaluazioan.

5

Boluntarioei esleitutako eginkizunen azterketa.

2

1.5. Proiektuaren segimendua eta ebaluazioa: (8 puntu gehienez).

Programaren exekuzioaren jarraipena egitea, jarraian eta etengabe. (Hobetzeko aukerak atzematen dituzte, doikuntzak egiten dituzte eta emaitzak goiz aztertzen dituzte). Maiztasuna zehaztu.

2

Kudeaketa eta kalitate adierazleak finkatzen dira, baita egiaztapenerako aldagaiak ere, programaren ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa ahalbidetzeko:

6

Diseinu fasea: arazoak, beharrak, xede-populazioa eta ekintza-estrategiak identifikatzen dituzte.

2

Helburu neurgarriak zehazten dituzte.

1

Onuradunak identifikatzen dituzte.

1

Jarduerak zirriborratzen dituzte.

1

Programaren etengabeko ebaluazioa, helburuak eta jarduerak berriz zehazten baitira lortutako emaitzen arabera

1

Ez dira finkatzen programaren ebaluazioa ahalbidetzen duten kudeaketa eta kalitate adierazleak, ezta egiaztapenerako aldagaiak ere

0

1.6. Zehaztasuna eta zorroztasuna programa gauzatzerakoan: (17 puntu gehienez).

1.6.1. Aurreko urteko programaren behar bezalako justifikazio teknikoa (zenbakiz zehazteko aukera ematen duten adierazleak erabiltzen dira):

Aurreikusitako eta lortutako helburuak.

2

Aurreikusitako eta egindako jarduerak.

3

Programaren egokitasuna (efikazia, efizientzia eta efektibitatea) eta bideragarritasuna kalkulatzea eta aztertzea.

3

Lortutako emaitzen azterketa eta neurri zuzentzaileak, beharrezkoak badira. Eragina (ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko eta jarrerak aldatzeko aukera ematen dute. Eginkizunak hobetu, kontserbatu edo mantentzea. Onuradunen eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea).

4

Emaitzak itzultzea onuradunei. Zehaztu.

2

1.6.2. Aurreko urteko programaren justifikazio ekonomikoa zuzena da:

Oreka.

3

Superabita <%10.

2

Superabita ≥%10.

0

Defizita <%10.

1

Defizita ≥%10.

0

2. irizpidea.–Programaren koherentzia: 20 puntu gehienez.

AZPI-IRIZPIDEAK

2.1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak azkeneko bi urteetan finantzaturiko programa bada, hori gauzatzea egokia (komenigarria) ote den baloratuko da.

2.2. Entitateak gaitasuna erakutsi du programa garatzeko hasiera batean ezarritako helburu tekniko eta ekonomikoen arabera, edo programa teknikoki eta/edo ekonomikoki birformulatzeko, sortzen diren beharretara egokitzeko.

2.3. Koordinazioa eta osagarritasuna beste entitate bereizi batzuekin, programaren garapena errazteko

2.4. Programak departamentuaren beste programa bat osatzen du.

2.5. Programak beste programa batzuk osatzen ditu Foru Komunitatearen esparruan.

2.6. Emakumeak programan sartzen laguntzeko neurriak. Zehaztu.

2.7. Ahalduntzea sustatzea.

2.8. Programaren hasierako aurrekontua eta/edo birformulatua eta bere azken balantzea koherenteak dira.

2.9. Aurreko urteko gastu erreala eta abian den urterako aurkeztutako aurrekontua koherenteak dira.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

BAT DATOR BI AZPI-IRIZPIDEREKIN BAINO GUTXIAGOREKIN

0

BAT DATOR HIRU AZPI-IRIZPIDEREKIN

5

BAT DATOR LAU AZPI-IRIZPIDEREKIN

7,50

BAT DATOR BOST AZPI-IRIZPIDEREKIN

10

BAT DATOR SEI AZPI-IRIZPIDEREKIN

12,50

BAT DATOR ZAZPI AZPI-IRIZPIDEREKIN

15

BAT DATOR ZORTZI AZPI-IRIZPIDEREKIN

17,50

BAT DATOR BEDERATZI AZPI-IRIZPIDEREKIN

20

3. irizpidea.–Kofinantzaketa: 5 puntu gehienez.

Baloratuko da eskura dauden baliabideen araberako programa bat gauzatzeko gaitasuna.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Kofinantzaketa oso txikia (%15 baino gutxiago)

0

Kofinantzaketa neurrizkoa (≥%15 eta <%30)

2

Kofinantzaketa onargarria (≥%30 eta <%60)

3

Kofinantzaketa oso ona (≥%60 eta <%70)

5

8.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa lortutako puntuazioaren proportzioan esleituko da, honako hauen arabera: balorazio irizpideak, dirulaguntzaren eskaera, onartutako aurrekontua eta erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua.

8.1. Programa global batean egituratutako proiektuak:

Gehieneko dirulaguntza 25.000 eurokoa izanen da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa lorturiko puntuen arabera esleituko da, I. eranskineko 6.3 oinarriaren arabera ("Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea"), eta gehieneko dirulaguntzatik abiatuta, portzentaje tarte hauek aplikatuko dira.

TARTEAK

ZENBATEKOA

60 puntu baino gutxiago

0,00

≥60 eta <61 puntu

2.000

≥61 eta <62 puntu

3.000

≥62 eta <63 puntu

4.000

≥63 eta <66 puntu

6.000

≥66 eta <68 puntu

8.000

≥68 eta <70 puntu

11.000

≥70 eta <72 puntu

14.000

≥72 eta <74 puntu

16.000

≥74 eta <76 puntu

18.000

≥76 eta <78 puntu

20.000

≥78 eta <80 puntu

23.000

80 puntu edo gehiago

25.000

Modalitate honetarako dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena programatan egituraturiko modalitateari dagokiona esleitu aurretik eginen da.

8.2. Programatan egituratutako proiektuak:

Programa bakoitzean, dirulaguntzaren zenbatekoa esleituko da kontuan hartuta, batetik, lortutako puntuazioa –I. eranskineko 6.3 oinarriaren ("Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea") eta eranskin honetako 7. oinarriaren ("Aurkeztutako programak baloratzeko irizpideak") araberakoa–, eta, bestetik, dirulaguntzaren eskaera. Jarraian ezartzen dira gehieneko dirulaguntzak, programatik onartzen den aurrekontuaren portzentaje direnak, eranskin honetako 5. oinarrian ("Kontzeptu eta gehieneko zenbateko diruz lagungarriak") aurreikusitakoa kontuan hartuta.

Gehieneko dirulaguntzaren portzentaje taula:

PUNTUAZIOA

DIRULAGUNTZAREN PORTZENTAJEA AURREKONTUAREN GAINEAN (%)

120 baino gutxiago

%0

120 eta 200 artean

(Lortutako puntuazioa-115) = aplikatu beharreko portzentajea

8.3. Bi modalitateetan, eta dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskaera aldatzen ahalko du, dirulaguntzaren proposamenera egokitzeko.

Halaber, aurrekontuko murriztapenak hartuko dira kontuan baldin eta diruz lagundutako programarako guztirako diru-sarrerak gutxiagotzen badira. Nolanahi ere, diru-sarreren gutxiagotze hori behar bezala justifikatu beharko da eta hala baloratu beharko du unitate kudeatzaileak.

Edonola ere, aurkeztutako programak jatorrizkoaren xedeari eta ezaugarriei eusten badie, ez da bidezkotzat joko emandako dirulaguntzaren proposamena aldatzea.

Iragarkiaren kodea: F2404344