64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Akats zuzenketa, honako honetan: 2024rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

Buñuelgo Udalak, 2023ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2024rako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak.

Erabakia behin betikotzat jo zen 2024ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, urtarrilaren 5ean.

Taula erantsi gabe dagoenez, argitara ematen da:

2024. URTEKO LURREN KONTRIBUZIOKO HOBARIEN APLIKAZIOAREN KUADROA

KONTZEPTUA

ONURADUNAK

HOBARIA

Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua den etxebizitza denean.

Familia ugariaren, guraso bakarreko familiaren edo guraso bakarreko egoeraren titular diren subjektu pasiboak.

Kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboak.

Errenta bermatua jasotzen duten subjektu pasiboak.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten subjektu pasiboak.

Kuotaren %90eko hobaria, 2.500 eurotik beheitiko per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Kuotaren %25eko hobaria, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, baldin eta higiezinetan ezarri badira eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak.

Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %90, 2.500 eurotik beheitiko per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %25, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Buñuelen, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2404306