64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatua betetzeko, deialdi publikoa iragarri da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren idazkaritzan, 3/1995 Erregelamenduan eta gainerako arau aplikagarrietan aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela adierazita.

Bereziki, ezin izanen dira izendatu Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasun arrazoiak dituztenak, salbu eta lanbide edo merkataritza jarduerak edo irakaskuntza.

Lintzoain, 2024ko martxoaren 11.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.

Iragarkiaren kodea: L2404294