64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aisiarako igerilekuaren zerbitzua udalekotzea. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2024ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aisiarako igerilekuaren zerbitzua udalekotzea, oinarri harturik horren interes soziala eta onura publikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 205. artikuluan ezarritako izapidetzeari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Valtierran, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2404264