64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2024rako karga-tasak

Arruazuko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, ondotik ematen dena persona orok jakin dezan:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, aho batez erabakitzen da 2024rako:

Lehenengoa.

1.–Lurralde-kontribuziorako %0,18ko zerga-tasa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gehieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8koa izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa, 40 m³-koa edo hortik beherakoa, seihilekoan. Gutxieneko kuota, 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,40 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,50 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanen kanona. 3,6 euro gehi BEZa.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 150 euro.

5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400 euro.

5.2. Egur epaitzak:

5.2.1. Etxerako egur epaitza batengatik, kanona 30 eurokoa izanen da 2024an. Lotea eskuratzeko epea urtebetekoa da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak basozainek kubikatuko dituzte. Horiek eskuratzeko epea bi hilabetekoa da.

5.3. Auzolanak: urtean bi (25 euro bakoitzeko).

5.4. Hilerria:

5.4.1. Erroldatutako pertsonak lurrean ehorzteko tasa: ehorzketak sortzen dituen gastuak.

5.4.2. Erroldatu gabeko pertsonak lurrean ehorzteko tasa: 100 euro gehi ehorzketak sortzen dituen gastuak.

5.4.3. Erroldatutako pertsonak errauts-kutxatilan ehorzteko tasa: 25 euro.

5.4.4. Erroldatu gabeko pertsonak errauts-kutxatilan ehorzteko tasa: 50 euro.

5.5. Hirigintzako txostenak:20 euro.

Bigarrena.–Egutegi hau onestea udal diru-bilketarako:

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lurraren gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekotan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Egur epaitza uztailean banatuko da, eta abenduan ordainduko.

Hirugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan uzten dira.

Laugarrena.–Akordio hau indarrean sartuko da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Arruazun, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, Gorja Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2404135