64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko martxoaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burgin, 2024ko martxoaren 14an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2404420