64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Altzari metalikoak fabrikatzeko eta saltzeko lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 5/2024/AACC.

Sustatzailea: Dixy arte con metal SL.

Jarduera: altzari metalikoak fabrikatzeko eta saltzeko lantegiaren jarduera ezartzea.

Tokia: Las Labradas industrialdea, Madrid kalea, A-3 pabiloia ("Naves Rioja", 14. etxe-sailean). (38. in­dustrialdea, 459. lurzatia, 2. azpieremua, 36. unitatea).

Tuteran, 2024ko martxoaren 12an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2404255