64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2024rako zerga-tasak

Okoko Udalak, 2024ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, onetsi zituen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta ehuneko hauek 2024ko ekitaldi ekonomikorako. Hona hemen:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,18ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: Ehuneko 2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Karga-tasa hauek 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2024ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2404187