110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1228/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita apirilaren 14ko 1088/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, bukaera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
283E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak eman diezazkien 2025. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasun soziala bultzatu eta sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei edo elkarteei. DDBN identifikazioa: 830444.
297E/2025 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita prestakuntza beka bat emateko Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Nazioarteko Harremanak edo Ikasketak edo Nazioarteko Merkataritza edo antzeko gradu batzuetako unibertsitateko tituludunentzat, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan aritzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 830086.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
413E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa partziala inskribatzen baita Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.
79C/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Colep Packaging Navarra SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren aldaketa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
87C/2025 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Baigorri Argitaletxea SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
1.7. BESTELAKOAK
263/2025 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2025-2026 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautzen duena.
268/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen diona Benjamín de Tudela BHI bigarren hezkuntzako ikastetxeari 2025-26 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa eman dezan.
299/2025 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epe bat gaitzen baita Etxarri Aranazko San Donato HLHIP ikastetxean Haur Hezkuntzako lehen zikloan onartuak izateko eskaerak aurkezteko, 2025-2026 ikasturterako.
54/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onartzen baita aldatzea "Eltzaburu" harrobia ustiatzeko proiektua eta leheneratze plana.
165E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baitira Oltza zendeako udal mugartean ibilgailu motordunak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketak. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Volkswagen Navarra SA da.
169E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa funtsezkoa egiteko Doneztebeko udal mugartean dagoen hiri-hondakinen transferentzia-zentro batez eta biohondakinen konpostatze-zentro batez osatutako instalazio batean, zeinaren titularra Nafarroako Hiri-hondakinen Tratamendurako Partzuergoa baita.
170E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita Ameskoabarrengo udal mugartean dagoen oilaskoak gizentzeko hegazti-ustiategi baten ingurumen baimen integratua, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Instalazioaren titularra Íñigo Arteaga Sanz da.
171E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Ezkabarteko udal mugartean dago eta haren titularra Manipulados Ulzama SL da.
427E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-inpaktuaren txostena egiten duena "Biometanoaren eta bioongarrien instalazioa Sesman" izeneko proiekturako. Sustatzailea Biometano Sesma SL da.
472/2025 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Barneko Informazio Sistemaren Erregelamendua onesten duena".
ENKANTEA, ondasun higiezin batzuena.
JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA: Onura publikoa zehazki deklaratzea biometanoa ekoizteko instalazio bat gasa banatzeko sarera konektatzeko instalazioetarako, Valtierrako udal mugartean. Sustatzailea Biogasval SL da. Espedientearen kodea: 0003-GR.
EPEA IREKITZEA Sunny Side of the Doc 2025eko nazioarteko merkatuan parte hartzeko.
JENDAURREKO INFORMAZIOA: Aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea goi tentsioko instalazio elektriko baterako, Uharte Arakilen eta Irañetan. Espedientearen kodea: SAT11351.
JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA: energia elektrikoa biltegiratzeko baterien instalazioa, "Montes de Cierzo I berrindartua BESS" izenekoa, Tuterako udal mugartean. Espedientearen kodea: 1053-5-2-CE.
ENKANTEA, Benidormeko ondasun higiezin batena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, bete dadin arkitekto teknikoaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Epaimahaiaren aldaketa
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilea izendatzea
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Etxeko animalien gorpuak errausteko udal zerbitzuaren tasa (katuak, zakurrak eta hudoak). Hasierako onespena
Udal ordenantza, arautzen duena lagun egiteko animaliak edukitzea. Hasierako onespena
ALTSASU
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Musika eta Dantza Eskolako prezio publikoak 2025-2026 ikasturterako
Kirol jardueretarako prezio publikoak 2025erako
Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2025eko lehen lauhilekoa
AGOITZ
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 167. lurzatian. Hasierako onespena
ARTAZU
2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
BARAÑAIN
Mugikortasuna arautzen duen ordenantza behin betiko onestea
Jarduera-lizentziaren eskaera. Mekanikako lantegia
BARGOTA
Jarduera-lizentzia ematea. Ardo upategia
BEINTZA-LABAIEN
Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, arautzen duena jabari eta erabilera publikoko eremuak okupatzea. Hasierako onespena
BERASKOAIN
Karga-tasak eta egutegi fiskala 2025erako
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen biltegia
BERRIOZAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna
Jarduera-lizentzia ematea. Tatuaje estudioa
Jarduera-lizentzia ematea. Mikropigmentazioa duen ile-apainketako eta estetikako aretoa
BIDAURRETA
Monte Nuevo larrearen enkantea
BUÑUEL
Aldaketa, Udal Planeko 1. eta 2. hirigintzako ordenantzetan. Behin betiko onespena
ZARRAKAZTELU
2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
CASCANTE
Jarduera-lizentzia ematea. Osasun-etxea
OLTZA ZENDEA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Automobilaren osagaiak biltegiratzea eta manipulatzea
Udako kanpaldietarako 2025eko deialdia. Laburpena
Deialdia, euskara ikastea sustatzeko dirulaguntzak emateko 2024-2025 ikasturtean. Laburpena
Jarduera-lizentzia ematea. Garajeak
ZIZUR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garagardoa ekoiztea
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Biltegia
IBARGOITI
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
ITZA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hiri-altzariak eta haurren jolastokiak egitea
LARRAUN
Xehetasun-azterketa, Mugiroko 20. poligonoko 404. lurzatian (Larraun). Behin betiko onespena
LERIN
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
LOS ARCOS
Kultur eta jaien arloko kontratazio-gaien gaineko eskumenak eskuordetzea
MARAÑÓN
2025erako tasak eta zerga-tasak
MENDAZA
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena Mendazako udal-mugartean. Hasierako onespena
MURILLO EL CUENDE
Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2025eko lehen seihilekoari dagokionez
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen konponketa
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ostatu-etxea
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasioa
RIBAFORADA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 518., 519. eta 520. lurzatietan. Hasierako onespena
ZANGOZA
Aldaketa, honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, 2025-2026 ikasturterako, izena emateko eta parte hartzeko Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan. Hasierako onespena
SANTAKARA
Aldaketa 2025erako karga-tasetan. Hasierako onespena
SARASIBARKO KONTZEJUA
Oihan-aprobetxamenduaren enkantea
SUBITZAKO KONTZEJUA
Herri-larreak enkantean
TUTERA
Aldaketak, Gizalegezko jokaeren sustapenaren eta espazio publikoen babesaren gaineko udal ordenantzan. Hasierako onespena
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gastronomia-lokal pribatua
Jarduera-lizentzia ematea. Taberna, elikagaien prestakuntzarekin: pizzeria
Jarduera-lizentzia ematea. Biltegi orokorra eta larruak lehortzeko instalazioa
Jarduera-lizentzia ematea. Irakaskuntza, ETI San Juan ikastetxe bateratu politeknikoan
Jarduera-lizentziaren eskaera. Elikagaien zisternak eta edukiontziak garbitzea eta lurruntzea
Jarduera-lizentziaren eskaera. Makinak konpontzeko lantegia
ULTZAMA
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. 2025eko lehen seihilekoa
UNTZITI
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Jarduera zabaltzea. Kaskoen garbiketa (turbo)
VIANA
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 0000109/2025 prozedura laburtua, hizpide duena eskabide bat, hasiera eman dakion ondare-erantzukizunaren espediente bati
ZABALTZA
Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
Jendaurrean jartzea eskaera hauek: aurretiazko administrazio baimena, onura publikoa zehazki deklaratzea eta eraikitzeko administrazio baimena, energia elektrikoa garraiatzeko Itxaso-Castejón/Muruarte 400 kV-eko aireko linearako (zirkuitu bikoitza) proiektuaren eranskinerako, Nafarroako Foru Komunitatean
Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez ezesten baita Energía Inagotable de Aiko SLren eskaera, Sádabako (Zaragoza) eta Zarrakazteluko (Nafarroa) udal-mugarteetan 49,5 MW-eko "Aiko" parke eolikoaren proiekturako aurretiazko administrazio baimenari buruzkoa, eta erabakitzen baita PEol-724 espedientea artxibatzea
Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez ezesten baita Energía Inagotable de Atreo SLren eskaera, Castilicar-eko (Zaragoza) eta Zarrakazteluko (Nafarroa) udal-mugarteetan 49,5 MW-eko "Atreo" parke eolikoaren proiekturako aurretiazko administrazio baimenari buruzkoa, eta erabakitzen baita PEol-725 espedientea artxibatzea