1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
299/2025 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epe bat gaitzen baita Etxarri Aranazko San Donato HLHIP ikastetxean Haur Hezkuntzako lehen zikloan onartuak izateko eskaerak aurkezteko, 2025-2026 ikasturterako.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak otsailaren 20an eman 56/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua, 2025-2026 ikasturterako.
Ebazpen horretan eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu ondoren, Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eskaintza zehaztu zen Etxarri Aranazko San Donato HLHIP ikastetxean. Bidezkoa da, beraz, epe bat gaitzea ikastetxe horretan Haur Hezkuntzako lehen zikloan onartuak izateko eskaerak aurkezteko.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du epe bat gaitu dadin Etxarri Aranazko San Donato HLHIP ikastetxean Haur Hezkuntzako lehen zikloan onartuak izateko eskaerak aurkezteko, 2025-2026 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Epe bat gaitzea, 2025-2026 ikasturterako, Etxarri Aranazko San Donato HLHIP ikastetxean Haur Hezkuntzako lehen zikloan onartuak izateko eskaerak aurkezteko, behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzeko, eta erreklamazioak eta matrikula egiteko, ebazpen honen eranskinari jarraituz.
2. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera eta Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera.
3. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 16an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTEKO LEHEN ZIKLOAN IKASLEAK ONARTZEKO EGUTEGIA
Etxarri Aranatz San Donato HLHIP
Eskaerak aurkezteko epea IKASTETXEAN BERTAN | Ekainak 9-11 |
Behin-behineko zerrendak argitaratzea | Ekainak 13 |
Erreklamazioak | Ekainak 17 |
Behin betiko zerrenda argitaratzea | Ekainak 18 |
Matrikula egiteko epea | Ekainak 19 eta 20 |
Iragarkiaren kodea: F2507168