2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garagardoa ekoiztea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikulua (foru dekretu horren bidez erregelamendu bat onetsi zen, horren bidez garatzeko abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea –Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea–).
Sustatzailea: Cervezas Brew and Roll SL.
Jarduera: garagardoa ekoiztea.
Tokia: Beraskoaingo errepidea 2, Paternain. 5. poligonoko 55. lurzatia.
Gazolatzen, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2507640