1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: Aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea goi tentsioko instalazio elektriko baterako, Uharte Arakilen eta Irañetan. Espedientearen kodea: SAT11351.
Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin, bai eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoarekin ere (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Azalpena: Berritzea "Altsasu-Urdiain 1" izeneko 30 kV-eko aireko linea, zirkuitu bakunekoa, 1322. euskarritik 1339.era, Uharte Arakilgo eta Irañetako udal mugarteetan.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.
–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
–Xedea: hornidura bermatzea eremu horretako elektrizitate eskariari erantzuteko.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11351-bigarren
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 7an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
SAT11351 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
FINKA | TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Euskarriak |
p/a | Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Unitateak | Kopurua | m² |
1 | Félix Goicoechea Gorriti | Uharte Arakil | 2 | 113 | 1 | 1325 | 2,56 |
2 | Cándido Escudero Aburuza | Uharte Arakil | 2 | 123 | 1 | 1327 | 2,56 |
3 | Mendi Turi ENSa (367 NA zk.) | Uharte Arakil | 2 | 124 | 2 | 1329 1331 | 2,56 |
4 | Miguel José Armendáriz Huarte | Uharte Arakil | 2 | 134 | 1 | 1333 | 2,56 |
5 | María Esther Huarte Fernandino | Uharte Arakil | 2 | 309 | 1 | 1104 | 1,32 |
6 | Basilia Irigaray Zubiria | Irañeta | 1 | 8A | 1 | 1335 | 2,56 |
7 | Pedro José Lazcoz Huarte | Irañeta | 1 | 9A | 1 | 1337 | 2,89 |
8 | Miguel Ángel Gorriti Irigaray María Begoña Gorriti Irigaray | Irañeta | 1 | 223B | 1 | 1338 | 2,56 |
Iragarkiaren kodea: F2506619