110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Automobilaren osagaiak biltegiratzea eta manipulatzea

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: ID Logistics Iberia SA.

Jarduera: automobilaren osagaiak biltegiratzea eta manipulatzea.

Tokia: Arazuriko 2. poligonoko 733. eta 743. lurzatiak.

Oltza zendean, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2506723