110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hiri-altzariak eta haurren jolastokiak egitea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Titularra: MADERPLAY SL.

Jarduera: hiri-altzariak eta haurren jolastokiak egitea.

Tokia: 12. poligonoko 240. lurzatia (Saratsa).

Itzan, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2506933