121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1774/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agenteen ehun lanpostu oposizio bidez betetzeko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 26ko 112/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, Iratxe Lerga Imás andrea baztertuta gelditu zen salbuespenezko oposizio-lehiaketaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduratik, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 26ko 113/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, Iratxe Lerga Imás andrea eta Borja Antón Lázaro jauna baztertuta gelditu ziren salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduratik, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, hautaketa epaimahaiak emandako puntuazioen behin betiko baturaren aktaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko helburua duen merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduraren barnean: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

EPATZE DEIA, 100/2023 prozedura arruntean, zeina abiarazi baita Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren apirilaren 26ko 61E/2022 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Arangurengo Udal Plan Orokorraren espedientea (2022ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2023. urterako, jardunbide errestauratibo komunitarioen proiektuak sustatzeko. DDBN identifikazioa: 694529.

93/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 10.704,41 euro gehitzen baitzaizkio Nafarroako udalek baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko 2023ko deialdian baimendutako gastuari. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 35/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen. DDBN identifikazioa: 677428.

122/2023 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita unibertsitarioentzako bi prestakuntza bekatarako deialdia, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuan eta Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuan aritzeko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusian. DDBN identifikazioa: 695636.

140E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza honen deialdia onesten duena: "Laguntzak, deskarbonizazio planak egiteko industria sektoreko ETEetan eta enpresa handietan, 2023an". DDBN identifikazioa: 698433.

75/2023 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen oinarri arautzaileak deialdia onesten baitira: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2023. urtean". DDBN identifikazioa: 697659.

1.7. BESTELAKOAK

114E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez partez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitatean tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaiaren osaera, azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdikoa.

115E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez partez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitatean autonomia erkidegoaren esparruko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko sei lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaiaren osaera.

15/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, aldatzen duena Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 18ko 244DEP/2011 Foru Agindua, zeinaren bidez hauteskundeetako arbitraje prozeduretan parte hartzen duten arbitroen dietak onesten baitira.

179/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira hautagaitzak aurkezteko epe bat eta bozketa egun posible bat Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeko kideen izendapen proposamenerako, oinarrizko osasun laguntzaren arlorako.

66/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ukatzen baita energia elektrikoa ekoizteko "La Lobera" haize-parkearen instalaziorako.

JENDAURREAN JARTZEA 2023ko ekitaldiko transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa.

INFORMAZIO PUBLIKOA: "FV Cristoba" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 4,995 MW-eko potentzia instalatua duena, Ezkabarteko udal mugartean, eta haren ebakuazio azpiegiturak, Ezkabarteko, Atarrabiako eta Iruñeko udal mugarteetan. 5494-CE espedientea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, D mailako funtzionarioen artean

ERROIBAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez berdintasun agentearen lanpostua aldi baterako eta administrazio araubidean betetzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda osatzeko

MILAGRO

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

TUTERA

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Berraztertzeko errekurtsoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, Sakanako Mankomunitateko idazkari lanpostua aldi baterako eta administrazio-kontratuarekin betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Egoitza elektronikoa sortzea

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

ARESO

Merku, Atxulegi, Otaberro, Elutseder eta Urteaga parajeen aprobetxamendua. Hirugarren enkantea

ARTAXOA

2/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

BARASOAIN

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena

BASABURUA

Aldaketa Igoako UA-2 unitatea urbanizatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

BAZTAN

Dirulaguntzen deialdia, hizkuntza-paisaia euskaratzeko 2023an. Laburpena

Laguntzen deialdia, euskara ikasteko 2023an. Laburpena

Hirigintza-hitzarmena 14. poligonoko 493. eta 534. partzeletarako. Jendaurrean paratzea

BERA

23-00932 gora jotzeko errekurtsoa, "Zalain-Foru plaza" ura banatzeko sarea berritzeko proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, behin betiko onartzeari buruzkoa

23-00933 gora jotzeko errekurtsoa, "Zalain-Foru plaza" ura banatzeko sarea berritzeko proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, behin betiko onartzeari buruzkoa

BURLATA

Hiri-antolamenduko plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelazioaren behin betiko likidazio kontua. Hasierako onespena

Deialdia, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko (2022-2023 ikasturtea). Laburpena

CÁRCAR

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 74. eta 75. lurzatietan. Hasierako onespena

OLTZA ZENDEA

Jendaurrean jartzea "Bizikleta azpiegitura baten proiektua gauzatzea, Lizasoaingo eta Asiaingo herrien artean" deritzon proiektuko lanak gauzatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

CINTRUÉNIGO

Jarduera lizentzia ematea.
Lorategiko altzariak, igerilekuak, erretegiak eta metalezko altzariak egitea

DONEZTEBE

Pasabideen ordenantza. Hasierako onespena

Mugikortasunari eta Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Aldaketa puntual egituratzailea Udal Planean, Doneztebeko 2. poligonoko 212., 522. eta 590. lurzatietan. Hasierako onespena

LIZARRA

Aldaketa Fray Diego kaleko 31ri dagokion Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintzako fitxan. Hasierako onespena

ETSAINGO KONTZEJUA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

ETXARRI ARANATZ

Bikote egonkorren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen ordenantza indargabetzea

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza indargabetzea

EUGIKO KONTZEJUA

37. poligonoko 3. lurzatia okupatzea, erlauntza jartzeko. Jendaurreko aldia

EZKABARTE

Urbanizazio proiektua, Orrioko UE ORR-4 unitatean. Behin betiko onespena

GARINOAIN

Deialdia, diruz laguntzeko desgaitasuna duten pertsonen jarduera okupazionaletarako behar diren garraio gastuak. Laburpena

GESALATZ

Lur-ondasunen Erregistroko eta Katastroko datuen aldaketa jendaurrean

UHARTE

Epatze-deia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 75/2023 prozedura arruntean, ordenantza honen aurka: ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat, Uharteko udal-mugartean

IRAÑETA

Aldaketa, Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen ordenantzaren 6. artikuluan. Behin betiko onespena

ITUREN

Alkatetzaren eskuordetzea, ez egoteagatik

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 167.tik 173.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

LEOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Iratxetako 1. poligonoko 553B, 158A eta 414. lurzatietan. Hasierako onespena

OLORITZ

Deialdia, 2023. urtean dirulaguntzak emateko eraikuntza, instalazio eta obretarako. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura, hezkuntza, kirol eta gizarte xedeetarako, 2023. urtean. Laburpena

ORRIOKO KONTZEJUA

Enkante publikoa, abeltzaintzako pabiloia

IRUÑA

Deialdia, 2023an dirulaguntzak emateko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoetarako. Laburpena

"Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako onespena eta hari lotutako desjabetze-espedientearen hasiera

Trukatzeko eskaintza publikoa, tokiko zuzkidura publikoa instalatzeko, etorkizunean, Milagrosa auzoan

Deialdia, Iruñeko Alde Zaharreko eta lehenengo eta bigarren zabalguneetako eraikinak osorik berritzeko dirulaguntzak emateko 2023. urtean. Laburpena

AZKOIEN

2023ko udako ludotekaren prezio publikoa erregulatzen duen araua. Hasierako onespena

PUIU

1. poligonoko 479. lurzatia lagatzea, telefonia mugikorreko antena eta instalazio osagarriak paratzeko. Hasierako onespena

Okupazioa eta bide-zortasuna, 1. poligonoko 479. lurzatian, zuntz optikoaren linea berria instalatzeko. Hasierako onespena

Okupazioa, hormigoizko bi zutoinen bidez, 1. poligonoko 548. lurzatian. Hasierako onespena

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Tatuaje eta piercing estudioa

UNTZUE

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura, hezkuntza, kirol, laguntza, giza eta gizarte xedeetarako, 2023. urtean. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko, etxebizitzak eraikitzeko eta birgaitzeko obretarako 2023an. Laburpena

URROZ

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

EGUESIBAR

Epatze-deia, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko 23-00880 errekurtsoan, kirol-instalazioetako grebarako gutxieneko zerbitzuei buruz

Hiri-jarduketarako plan berezia, Gorraizko S.3-6.2 lurzatian. Hasierako onespena

Jarduera lizentziaren eskaera.
Garraio logistika

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onartzea Usiko hornikuntzarako desjabetzea

Eskualdeko hiri garraioaren zerbitzua kontratatzeko eskumena bereganatzea

Ezkabako Eskualde Parkea. Jendaurreko informazioa

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Eskumenak eskuordetzan ematea, kanpoan egoteagatik

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Larreen aprobetxamendurako eskaintza