2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Bikote egonkorren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen ordenantza indargabetzea
2023ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran Etxarri Aranazko udalbatzak hurrengo erabaki hau hartu zuen:
Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen ordenantza hasiera batean indargabetzea.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak eta oharrak. Hori dena bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluan xedatutakoarekin.
Etxarri Aranatzen, 2023ko ekainaren 2an.–Alkatea, Silvia Marañón Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2308777