2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Deialdia, 2023. urtean dirulaguntzak emateko eraikuntza, instalazio eta obretarako. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 699628.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/699628).
Olorizko Udalak, Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 26ko 2023-0025 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du: deialdia, dirulaguntzak emateko Oloritzen egiten diren instalazio, eraikuntza eta obretarako, 2023. urterako.
Oinarriak argitara emanen dira Olorizko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Oloritzen, 2023ko maiatzaren 30ean.–Jarduneko alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L2308455