1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREAN JARTZEA 2023ko ekitaldiko transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa.
Martxoaren 22ko 7/2022 Foru Legearen bidez ezartzen da transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa.
Arau horretan xedatutakoa kontuan hartuta, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak proposamen-txostena egin du eta bertan zehazten dira kalkulua egiteko erabilitako aldagaiak eta Nafarroako udalei eta kontzejuei 2023ko ekitaldiko transferentzia arrunten funts gisa dagozkien zenbatekoak.
Administrazioen arteko lankidetzaren printzipioari jarraikiz, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3.1.k artikuluan xedatutakoa, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikulua aplikatuz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie toki entitateei, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dokumentazioa azter dezaten eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak telematikoki aurkezteko.
Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, eta zuzendu behar dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura.
Informazio osoa esteka honen bidez eskuratzen ahalko da:
https://administracionlocal.navarra.es/areas/SGCE-Repartofondotransferenciascorrientes
Iruñean, 2023ko maiatzaren 26an.–Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria (Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusiaren aldi baterako ordezkapena, Lurralde Kohesioko Kontseilariaren abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduaren arabera), Ana Rodríguez Hidalgo.
Iragarkiaren kodea: F2308353