121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza indargabetzea

2023ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran Etxarri Aranazko udalbatzak hurrengo erabaki hau hartu zuen:

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen Ordenantza hasiera batean indargabetzea.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak eta oharrak. Hori dena bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluan xedatutakoarekin.

Etxarri Aranatzen, 2023ko ekainaren 2an.–Alkatea, Silvia Marañón Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2308786