2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Dirulaguntzen deialdia, hizkuntza-paisaia euskaratzeko 2023an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identif.): 698043.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/698043).
Laburpena: Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web guneak) euskaraz edo euskaraz/gaztelaniaz jartzeko 2023. urterako dirulaguntzaren oinarriak.
Baztango Udalak, 2023ko maiatzaren 18an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen 2023rako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onestea.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Oinarri hauen bidez arautzen diren dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte helbide soziala Baztanen daukaten pertsona fisiko edo juridikoek, baita bere jarduera ekonomikoa Baztango udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeagatik entitateei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntza hauen arrazoia diren jarduerek euskararen gizarte erabilera sustatu eta hedatzea izanen dute berariazko helburu.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 29an, 14:00etan, akituko da.
Baztanen, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L2308122