2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Okupazioa eta bide-zortasuna, 1. poligonoko 479. lurzatian, zuntz optikoaren linea berria instalatzeko. Hasierako onespena
Puiuko Udalak, 2023ko maiatzaren 22an egindako osoko bilkura berezian, korporazioko legezko kideen gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea honako hauen okupazioa eta bide-zortasuna: 165 m² (150* 1,10) zanga-hodi, 2. poligonoko 479. herri-lurzatian zehar, Rebote zaharreko bidearen mugakide; 2 kutxatila (215. eta 216. zenbakiak), 0,37812 m²; 77,00 m² (70x1,10) zanga-hodi, eta 4,8 m² (4x1,2) Puiuko 1. poligonoko 479. lurzatiaren barruan, Rebote zaharreko bidearen mugatik lurzatian kokatutako telefonia mugikorreko oinarrizko instalaziora arte, zuntz optikoko linea berria instalatzeko, Telefónica Móviles España SA sozietateak sustatua. Orobat erabak zuen hura arautzen duen agiria onestea.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Udalaren taulan eta egoitza elektronikoan, egoki jotzen diren alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 215. artikuluan.
Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako erabakia behin betikoa izanen da, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 215. artikuluan ezarritako dokumentazioa bidaliko dio Udalak herri-lurren arloan eskuduna den departamentuari, baimendu dezan.
Puiun, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2308247