2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Behin betiko onartzea Usiko hornikuntzarako desjabetzea
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko maiatzaren 25ean egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:
"2023ko urtarrilaren 31n, IZSAren Administrazio Kontseiluak "AM273272 Usiko hornikuntza" proiektua onartu zuen. Administrazioari jakinarazteko aurrekontu zenbatetsia 656.673,01 euro da (BEZa kanpo).
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko martxoaren 27an egin zuen saioan, Batzar Nagusiak eskuordetuta, "AM273272 Usiko hornikuntza" obraren proiektua onartzeko akordioa hartu zuen, desjabetzeko espedientea hasi zuen eta hasiera batean onartu zuen proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA da. Horrez gain, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu zituen, onarpenari lotuta baitaude.
Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.
Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 75. zenbakikoan, 2023ko apirilaren 13an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2023ko apirilaren 18an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Txulapaingo udaletxeko iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpena bidali zitzaion ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri zen desjabetuari.
Jendaurreko epearen barnean, ez da alegaziorik aurkeztu.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea behin betiko onartzea.
Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egin zuen saioan onartu zen Batzar Nagusiaren eskumenak Batzorde Iraunkorraren alde eskuordetzea, nahitaez desjabetzeko espedienteak izapidetzeko.
HITZARTU DA:
1.–Behin betiko onartzea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen, desjabetzearen onuradunaren, "AM273272 Usiko hornikuntza" obrari dagokion proiektua, eta bai proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.
2.–Nafarroako Gobernuari eskatzea egin beharreko obraren presazko deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, beharrezkoa baita lanak ahalik eta azkarrena egitea, Usi herriaren hornikuntza bermatzeko, uda- eta udazken-garaian zisternen bidez hornitu behar baita, bertako iturburuetan emari nahikorik ez delako izaten.
3.–Ezartzea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak agindu beharko duela bere banku-kontuetan nahikoa diru egon behar dela eskuragai ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko eta "AM273272 Usiko hornikuntza" obraren desjabetze-prozeduraren ondoriozko gainerako betebehar ekonomikoei aurre egiteko, modu horretan bermatua izan dadin balio justu gisa finkatutako diru-kopuruak ordaintzea ukitutakoei.
4.–Ahalmena ematea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari edo berak eskuordetzen duen pertsonari sina dezan okupatu aurreko akta eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.
5.–Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Txulapaingo udaletxeko iragarki-oholetan; eta Foru Komunitateko egunkari batean iragarki berberaren laburpen bat argitaratzea.
6.–Akordio hau jakinaraztea interesdunei, adierazita haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela, aukeran: 1.–Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean. 2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta bi hilabeteko epean. Eta 3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi den egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean".
Iruñean, 2023ko maiatzaren 26an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
PROIEKTUA: "AM273272 USIKO HORNIKUNTZA"
Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua
LURZATIAREN DATUAK | JABEAREN DATUAK | UKIPENAK |
Erreferentzia | Poligono zk. | Lurzati zk. | Udalerria | Lurraren erabilera | Izen-abizenak | Parte-hartze ehunekoa | Akueduktu zortasuna metro linealak | Zortasun ezarpena m² | Okupazioa-erregistroak m² | Okupazioa-erregistroak unitate | Behin-behineko okupazioak m² |
JU-17 | 15 | 23 | TXULAPAIN | LARREA | Kide Residencial SL | 100 | 34,00 | 204 | | | 680,00 |
Iragarkiaren kodea: L2308309