121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Trukatzeko eskaintza publikoa, tokiko zuzkidura publikoa instalatzeko, etorkizunean, Milagrosa auzoan

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 15eko bilkuran, eskaintza publikoa egin zuen ondasun hau eskuratzeko, adierazten den ondasunarekin trukatuz:

a) 5. poligonoko 217. katastro-lurzatiko 1/2, 1/5, 2/1, 2/3 eta 3/4 hiri-unitateak/azpieremuak eskuratuko dira ("Gelbentzu zinema" zaharra).

b) Kontraprestazio gisa, Arrrosadia-Lezkairuko A.1-2 lurzatiaren %45,03ko partaidetza zatiezina besterenduko da (Iruñeko 5. poligonoko 2134. katastro lurzatia). Lurzati horren titularra Udala da, eta ondare-ondasunaren izaera dauka.

Trukearen helburua da lurzati hori eskuratzea, han instalatzeko, etorkizunean, Milagrosa auzorako tokiko zuzkidura publikoa.

Argitara ematen da, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 130. artikulua, egokiak diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkez ditzaten 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2308170