121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatze-deia, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko 23-00880 errekurtsoan, kirol-instalazioetako grebarako gutxieneko zerbitzuei buruz

Honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko errekurtso bat jarri duela Ánder Abuin Yepesñak, Euskal Langileen Alkartasuna sindikatuaren izenean (23-00880 zenbakiarekin izapidetzen ari da), Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea 10 –sarrera, Eskirotz kaletik–, 31007 Iruña), honako ebazpen honen aurka: Eguesibarko Udaleko Kiroletako zinegotzi ordezkariaren 116D/2023 Ebazpena, Udalaren kirol-instalazioetako grebarako gutxieneko zerbitzuak ezartzekoa.

Halaber, interesdunak epatzen dira, ezezagunak direla kontuan hartuz, epatze-dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, hamar egun balioduneko epean, epatze-dei hau argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2023ko maiatzaren 15ean.–Idazkaria, Jesús Miguel Erburu Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2307705