121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

1. poligonoko 479. lurzatia lagatzea, telefonia mugikorreko antena eta instalazio osagarriak paratzeko. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2023ko maiatzaren 22an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hauek hartu zituen, Udalbatzako legezko kideen gehiengo osoz:

–Hasiera batez onestea 305 m²-ren desafektazioa Puiuko 1. poligonoko 479. herri-lurzatian, haren erabilera lagatzeko, para daitezen telefono mugikorreko antena eta behar diren instalazio osagarriak antena horrek dagokion zerbitzua egin dezan, bai eta haietarako sarbidea ere, bidetik instalazioa jarriko den lurzatiraino (proiektua Vantage Towers SLUren izenean dago). Orobat, onestea instalazioa arautzen duten baldintzen agiria.

–Hasiera batez onestea aldaketa egitea baldintzen agiri batean, zeinaren bidez desafektatzen baitu eta Vantage Towers SAUri lagatzen baitzaion herri-lurra Puiuko 1. poligonoko 479. lurzatian (guztira, 305 m²). Enpresa hori da lurzati horretan dagoen telefonia mugikorreko lehenengo antena-instalazioaren jabea, baina aldaketaren bidez bigarren lagapen-hartzaile bat gehituko da: Telefónica Móviles España, alegia, instalazioren parte bat harena da eta.

Bi espediente horiek jendaurrean jartzen dira hilabetez, aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan, egoki iritzitako alegazioak jar daitezen; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan.

Alegaziorik jartzen ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Udalak Nafarroako Gobernuaren barnean herri-lurren gaineko eskumena duen departamentuari igorriko dio Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan adierazitako dokumentazioa, dagokion baimena eman dezan.

Puiun, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2308244