121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Larreen aprobetxamendurako eskaintza

Interesdunei jakinarazten zaie larreen aprobetxamendu baten eskaintza, N08.-Soto del Berbel izeneko mendian, Cabanillasko udal-mugartean. 36,00 hektareako azalera du.

Mendia: Soto del Berbel, larratzeko moduko azalera: 36,00 hektarea.

Kontratuaren epea: lau (4) urte, entrega akta sinatzen den egunetik aurrera.

Baimendutako azienda mota: behi-, ardi-, zaldi- eta ahuntz-azienda.

Aprobetxamendu mota: larratzea.

Gehieneko karga: 0,3 AzLU hektareako.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatzen.

Behin betiko bermea: hasierako prezioaren %5.

Hasierako prezioa: 4,6 euro hektareako.

Aprobetxamenduaren prezioaren ordainketa: urterokoa.

Eskaintzak aurkezteko epea: hamar (10) egun baliodun argitalpenaren egunetik hasita.

Eskaintzak Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren erregistroaren bidez aurkeztuko dira.

Argibideak eskatzeko eta kontsultak egiteko, harremanetan jarri Baso Aplikazioen Zerbitzuarekin, helbide elektroniko honetan: montes@chebro.es.

2023ko maiatzaren 29an.–Baso Aplikazioen Zerbitzuko burua, Isabel López Thomás de Carranza.

Iragarkiaren kodea: E2308427