121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa Fray Diego kaleko 31ri dagokion Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintzako fitxan. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 18an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen aldaketa bat egitea Lizarrako Fray Diego kaleko 31ri dagokion Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintzako fitxan. Aldaketa jabeen erkidegoak sustatu du, eta haren helburua da igogailua instalatu ahal izatea, oztopo arkitektonikoak kentzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2023ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2308102