121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGIKO KONTZEJUA

37. poligonoko 3. lurzatia okupatzea, erlauntza jartzeko. Jendaurreko aldia

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea baimena emateko herri-lurretako 15 m² okupatzeko, Eugiko mugarteko 37. poligonoko 3. lurzatiaren barnean, bertan erlauntza paratu ahal izateko. Hori guztia, baimena arautuko duen baldintza-agiria onetsita.

Espedientea jendaurrean egonen da Eugiko Kontzejuaren bulegoan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta, behar izatera, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, Eugiko Kontzejuak behin betiko onetsitzat joko ditu baldintza horiek eta baita lurrak okupatzeko baimena ere.

Eugin, 2023ko maiatzaren 30ean.– Kontzejuko jarduneko burua, Unai Seminario Gurbindo.

Iragarkiaren kodea: L2308442