121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Deialdia, dirulaguntzak emateko, etxebizitzak eraikitzeko eta birgaitzeko obretarako 2023an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 699567.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/699567).

Untzueko Udalak, Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 25eko 2023-0044 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du dirulaguntzak emateko, etxebizitzak eraikitzeko eta birgaitzeko obretarako 2023an.

Onetsitako oinarriak Udalaren taulan eta egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Untzuen, 2023ko maiatzaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2308446