2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
23-00933 gora jotzeko errekurtsoa, "Zalain-Foru plaza" ura banatzeko sarea berritzeko proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, behin betiko onartzeari buruzkoa
Iragarki honen bidez jakinarazten da 23-00933 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian Berako Udaleko Osoko Bilkurak 2023ko martxoaren 22an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, behin betiko onartu zen "Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltzen ganberatik Berako Foru plazara" proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.
Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian bere eskubide eta/edo interes legitimoak defendatzeko, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Beran, 2023ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2308469