2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, Iratxetako 1. poligonoko 553B, 158A eta 414. lurzatietan. Hasierako onespena
Leozko Udalak, 2023ko maiatzaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea izenburu hau duen dokumentua: "Berriz mugatzea U.E.1., U.E.2. eta U.E.10 unitateak eta Iratxeta-Leozko U.E.1 unitatearen antolamendu xehatua, hiri-jarduketarako plan berezia - HJPB, Iratxeta-Leozko (Nafarroa) 1. poligonoko 553B -158A-414 lurzatiak", ekimen partikularrekoa, Rosa Martos Garcíak eskatuta.
Bigarrena.–Hasiera batez onetsitako hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, behin hasierako onespenaren iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan.
Hirugarrena.–HJPB dokumentua Udal honen gardentasun atarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.–Lizentziak emateko etendura erabakitzea bi urterako, orain izapidetzen ari den aldaketaren xedearekin lotutako etorkizuneko eskaeretan eta espedienteetan.
Bosgarrena.–Informazio publikoarekin batera, hiri-jarduketarako plan bereziko eremu ukituetan dauden lurren jabeei jakinaraztea eta erabaki hau berariaz Iratxetako Kontzejuari helaraztea, jarduketa eremua kontzejuaren hiri-mugartean dagoelako, behar den txostena egin dezan hilabetean.
Iratxetan (Leotz), 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2308233