121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-antolamenduko plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelazioaren behin betiko likidazio kontua. Hasierako onespena

Burlatako Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burlatako Hiri-antolamenduko plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelazioaren behin betiko likidazio kontua, 2015eko ekainaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean onartutako birpartzelazioaren zuzenketan aurreikusitako baldintza eta zenbateko berberetan onetsi ere. Zenbatekoa, guztira, 1.570.843,28 eurokoa da.

Espedientea jendaurrean jartzen da 20 egunez, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutako moduan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onestekoa).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onestera igorriko da, bidezkoa bada.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2308375