1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
EPATZE DEIA, 100/2023 prozedura arruntean, zeina abiarazi baita Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren apirilaren 26ko 61E/2022 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Arangurengo Udal Plan Orokorraren espedientea (2022ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa).
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzuaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da 100/2023 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea, Gestiones Bear SAk Arangurengo Udal Plan Orokorraren espedientea behin betiko onesten duen 61E/2022 Foru Aginduaren aurka abiarazi dena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.
Iragarkiaren kodea: F2308476