2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Epatze-deia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 75/2023 prozedura arruntean, ordenantza honen aurka: ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat, Uharteko udal-mugartean
Salaren aurrean izendaturiko prokuradorea eta Alkatetzaren 2023-0355 Ebazpenaren bidez izendaturiko legelaria pertsonatuta, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorri zen 0000075/2023 prozedura arruntaren administrazio-espedientea, zeina I-DE Redes Eléctricas Inteligentes-ek jarri baitzuen, Udalak 2022ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran hasiera batez hartutako eta abenduaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez honako hau onetsi baitzen: ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat, Uharteko udal-mugartean.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, ediktu honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira.
Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Uharten, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2307711