121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORRIOKO KONTZEJUA

Enkante publikoa, abeltzaintzako pabiloia

Orrioko Kontzejuak 2023ko maiatzaren 25ean egin ohiko bilkuran onetsitakoa bete beharrez, ez baita eskaerarik aurkeztu abeltzaintzako pabiloiaren enkanterako (111. lurzatia), beste enkante publiko bat eginen da lurzati hori adjudikatzeko, uztailaren 14ko 10:00etan, Orrioko Kontzejuaren egoitzan (San Juan kalea z.g.); hori guztia, Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 156.1 artikuluari jarraikiz.

Adjudikaziodunak baldintzak bete beharko ditu, eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, bat etorriz Orrioko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzarekin.

Baldintza-agiria Orrioko Kontzejuko Idazkaritzan dago, herritarren eskura, kontsulta dezaten. Enkantea irekia da, eta edozein interesdunek har dezake parte.

Hasierako prezioa: 360 euro + BEZa.

Orrion, 2023ko maiatzaren 26an.–Kontzejuko burua, Judith Zalba Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2308431