121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Berraztertzeko errekurtsoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka

Iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean ager daitezen, Mankomunitateko buruaren 2022ko azaroaren 28ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoan. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

Iragarki honen bidez, jakinarazpena egiten zaie espedientean interesdun izan daitezkeen guztiei, eta ohartarazten zaie hamar egun baliodun dituztela, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean agertu, espedientea kontsultatu eta egoki irizten dituzten alegazioak jartzeko.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Mankomunitatearen bulegoetan.

Erriberrin, 2023ko maiatzaren 26an.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2308368