2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 74. eta 75. lurzatietan. Hasierako onespena
Carcarko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 26ko 2023/123 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 3. poligonoko 74. eta 75. lurzatien xehetasun-azterketa, Domingo Yoldi Pérezek eta Victoria Gutiérrez Sádabak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Carcarren, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2308345