121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

115E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez partez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitatean autonomia erkidegoaren esparruko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko sei lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaiaren osaera.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean autonomia erkidegoaren esparruko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko sei lizentziatarako lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Oinarri horiek zuzendu egin ziren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 6ko 9/2020 Foru Aginduaren bidez.

Geroago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 18ko 123/2020 Foru Aginduaren bitartez, sei hilabetez luzatu zen lehiaketa hori ebazteko epea.

Nafarroako Gobernuak 2022ko urriaren 19an hartutako bi erabakiren bidez, ezetsi egin dira Disdira fundazioak eta Ápice elkarteak lehiaketaren deialdiaren eta oinarrien aurka jarritako errekurtsoak.

Arestian aipatutako 186/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdiaren 14. oinarrian, jasotako eskaintzak barematuko dituen balorazio mahaia izendatu zen.

Hala ere, denbora tarte honetan, giza baliabideen berrantolaketa izan da balorazio mahaian profil teknikoko batzordekide bat zuen Telekomunikazio Sistemen Atalean eta, horregatik, administrazio-unitate horrek mahaian zituen batzordekide titularraren eta ordezkoaren izendapena aldatu beharra dago.

Antzeko egoera bat gertatzen da Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian ere; izan ere, arlo juridikoko administrazio publikoko teknikari lanpostu bat sartu du bere plantillan, eta teknikari hori idazkari titular gisa aritu daiteke mahaian, administrazio honetan zerbitzuak emateari utzi dion Arantza Bidondo Arnedo andrearen ordez.

Ikusirik Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buruaren txostena, eta erabiliz Nafarroako Gobernuaren departamentuen egitura onesten duen abuztuaren 7ko 22/2019 Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Balorazio mahaiaren osaera partez aldatzea, Nafarroako Foru Komunitatean autonomia erkidegoaren esparruko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko sei lizentzia emateko lehiaketa publikoan. Lehiaketa horretarako deialdia Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez egin zen.

2. Mahaikide titular izendatzea David Moreno Plou jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria, Edurne Izkue Mendi andrearen ordez.

3. Ordezko mahaikide izendatzea Fernando Moreno Ayala jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria, zuzendaritza nagusi bereko Telekomunikazio Sistemen Ataleko buruaren ordez.

4. Mahaiko idazkari titular izendatzea María Teresa Fernández Baraibar andrea, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko APT juridikoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko APT juridikoa den Pedro Jesús Loitegui Irurzun jaunaren ordez.

5. Mahaiko ordezko idazkari izendatzea Pedro Jesús Loitegui Irurzun jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko APT juridikoa, idazkaritza tekniko nagusi bereko Araubide Juridikoaren Ataleko buruaren ordez.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

7. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira, eta jakinaraztea interesdunei eta balorazio mahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 5ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

F2307415

Iragarkiaren kodea: