2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Egoitza elektronikoa sortzea
Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko maiatzaren 25ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:
"Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Alloko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://villadeallo.sedelectronica.es. Alloko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.
Bigarrena.–Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Alloko Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.
Bosgarrena.–Alloko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.
Allon, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2308426