121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzaren 1191/2023 Ebazpena, maiatzaren 23koa, zeinaren bidez 2022rako lan publikoaren eskaintzatik kentzen baita administrari-ofizialaren lanpostu huts bat.

Alkatetzak 2022ko maiatzaren 23an emandako 1120/2022 Ebazpenaren bidez, Tuterako Udalaren eta haren menpeko erakunde/entitateen 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, bete beharrez abenduaren 28ko 20/21 Legeak xedaturikoa (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Ebazpen hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Zerrendako lanpostu hutsen artean sartu ziren administrari-ofizialaren bi lanpostu (0507C01203 eta 1208C06222 kodeak dituzte plantillan), C mailakoak, eta funtzionarioen araubidekoak, 20/21 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzak betetzen zituzten eta.

Alkatetzaren maiatzaren 18ko 1137/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Iruñeko Lan Arloko 2. Epaitegiak 839/2022 prozeduraren gainean emandako 126/2023 epaia betearaztea. Epai horren arabera, udal langile bati eskubidea aitortzen zaio lan-kontratudun finko gisa atxikitzeko administrari ofizialaren lanpostu bati. Lanpostu horrek ezaugarri hauek ditu: C maila, lanaldi osoa eta 1208C06222 identifikazio-kodea plantilla organikoan; eta Tuterako Udalaren zerbitzura aritzeko da, Giza Baliabideen administrazio-unitatean.

Horiek horrela, bada, eta aipatutako epaia bete beharrez, zilegi da plantilla organikoan 1208C06222 kodea daukan lanpostu hutsa kentzea Tuterako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintzatik.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26koan, argitaratutako Tuterako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintzatik kentzea plantilla organikoan 1208C06222 kodea daukan lanpostu hutsa. Lanpostua administrari-ofizialarena da, C mailakoa, eta Giza Baliabideen administrazio-unitateari atxikia dago. Lan publikoaren eskaintzatik kentzeko arrazoia da lan-kontratudun finko gisa hartutako udal langile bati esleitu zaiola, bete beharrez Iruñeko Lan Arloko 2. Epaitegiak 839/2022 prozeduraren gainean emandako 126/2023 epaia.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2308344