110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Karga-tasak eta egutegi fiskala 2025erako

Beraskoaingo Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, karga-tasak onetsi zituen 2025. urterako. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2025eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari.

Argitara ematen da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,21.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Udal indizea: 1.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Karga-tasa bakarra: %10.

Hona hemen 2025eko zerga-egutegia:

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: maiatza.

2. Ureztatze-tasa: apirila.

3. Lurraren kontribuzioa (hiri-lurraren gainekoa eta landa-lurraren gainekoa): azaroa.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: azaroa.

5. Egur-kanona: urteko epaitzak esleitzean.

Beraskoainen, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2506945