110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARASIBARKO KONTZEJUA

Oihan-aprobetxamenduaren enkantea

Sarasibarko Kontzejuak, 2024ko uztailaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura bati hasiera ematea, bere herri-lurren oihan-aprobetxamendua egiteko, eta baimena eman zuen Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua). Hortaz, hasiera ematen zaio gutun-azal itxien bidezko prozedurari, egin dadin Sarasibarko (Esteribar) Kontzejuko herri-lurren oihan-aprobetxamendua.

–Lote bakarra, pinu gorrikoa (Pinus sylvestris), mozketa mota bakarra, bakantze sistematikoa, 80 bat hektareatan, baso-unada hauetan: 1a, 1c, 1b, 2, 2d, 2e, 4a, 4b, 4c, 5a, 5b, 5e, 5f, 5g, 6b, 6e, 6f, 6h, 6i, 6k, 7a, 7b eta 7d. Kalkulatzen den bolumena: 4.980 m³.

  • Hasierako prezioa: 58.100 euro (BEZik gabe). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
  • Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %3.
  • Aprobetxamendua eta haren adjudikaziorako enkantea arautzeko agiri teknikoak onetsi ziren Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 1eko 51/2025 Ebazpenaren bidez, eta aprobetxamendua eta enkantea arautuko dira, orobat, Osoko Bilkurak onetsitako administrazio-klausulen agirien bidez. Agiri teknikoak eta administrazio-klausulen agiriak udal bulegoetan eskura daitezke, edo helbide elektroniko honen bidez eska daitezke: concejo.sarasibar@gmail.com.
  • Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Proposamenak aurkeztea: enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxien bidez aurkeztu behar dira, Esteribarko Udaleko erregistroan (Orreagako etorbidea 13, 31630 Zubiri, Nafarroa), Sarasibarko Kontzejuko Idazkaritzara zuzenduak, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro-bulegotan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), 2025eko ekainaren 20ko 14:30ak arte, edo, bestela, 15 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, baldin iragarkia argitaratzen bada ekainaren 5a baino geroago. Bi daten artean, beranduen dagoena onartuko da.

Proposamenak Sarasibarko Kontzejuan irekiko dira, ekitaldi publikoan, 2025eko ekainaren 23ko 17:00etan. Egun horretarako ez badira igaro gutxienez hamabost egun natural, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik, irekiera atzeratu eginen da, eta behar bezala jakinaraziko da Kontzejuko iragarki-taulan. Han, adieraziko dira ekitaldi publikoaren data eta ordua.

Sarasibarren, 2025eko maiatzaren 21ean.-Lehendakaria, Enrique García Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2507280