2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, Gizalegezko jokaeren sustapenaren eta espazio publikoen babesaren gaineko udal ordenantzan. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2025eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketak egitea Gizalegezko jokaeren sustapenari eta Tuterako espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantzan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2506458