1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
268/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen diona Benjamín de Tudela BHI bigarren hezkuntzako ikastetxeari 2025-26 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa eman dezan.
Martxoaren 26ko 156/2025 Ebazpenaren bidez, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programarako deialdia egin zen.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du baimena ematea Benjamín de Tudela BHI bigarren hezkuntzako ikastetxeari ingeleseko atal elebidunen programa emateko, horretarako sortutako batzordeak erabaki baitu betetzen dituela deialdi hartan ezarritako baldintzak eta betebeharrak.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Benjamín de Tudela BHI bigarren hezkuntzako ikastetxeari baimena ematea, 2025-2026 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa eman dezan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ikastetxe interesatura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 5ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2506493