1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Benidormeko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko apirilaren 1ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01263.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200101263
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra.
Erregistrokoa: 03044000738522 finkaren erregistro-kode bakarra, Benidormeko 3. Jabetza Erregistrokoa.
4/22328/A46T finka. Ez da ageri katastroko erreferentziarik.
(Babes ofizialeko etxebizitza: ez).
Obra berri bukatua.
Finka ez dago grafikoki koordinatuta katastroarekin.
Lehenengoa: Benidormeko 3. Erregistroan (1266. liburukia, 2. sekzioa, 413 liburua, 20. folioa), 4/22328/A46T finkaren lehen inskripzioa agertzen da, indarrean dagoen jabariaren azkena, honako deskribapen honekin: "Hiri finka: Kuota zatiezin bat (zazpiehun eta laurogeita hamasei), eta, adierazten denez, eskubidea ematen du a46 zenbakiko trastelekua erabiltzeko, erdisotoan gutxi gorabehera hiru koma eta hogeita zortzi metro karratuko azalera hartzen duena. Mugak: aurrealdean, bi koma zero bost metroko lerroan, trastelekuetarako sarbidea; eskuinaldean, bat koma hirurogei metroko mugan, A61 zenbakiko garajea; ezkerraldean, bat koma hirurogei metroko lerroan, a41 zenbakiko trastelekua, eta atzealdean, bi koma zero bost metroko lerroan; a42 zenbakiko trastelekua. Deskribatutako kuota zatiezina honako finka honi dagokio: Residencial Sierra de Bernia deitzen den bizitegitarako hiri multzoko departamentua, Benidormen, sarbide nagusi eta orokorra duena Municipi etorbidetik (egun, ez du polizia zenbakirik). Erdisotoan dago, 0 kotatik edo lurzoruaren mailatik hurbilen dagoen solairuan (A solairua ere deitua), eta sotoan, 0 kotatik edo lurzoruaren mailatik urrunen dagoen solairuan (B solairua ere deitua). Bi solairuetan, ibilgailuen aparkalekuak eta trastelekuak hartzen ditu. Teorian, ulertzen da banatuta dagoela zazpiehun eta laurogeita hamasei kuota zatiezinetan, eta ehun eta laurogeita bosgarren ordena orokorreko osagaitik dator (1133. liburukia, 280. liburua, 2. sekzioa, 13. folioa, 22328 erregistro finka, 1. inskripzioa".
Katastrokoa: 0805901YH5700N0446YS. Municipi etorbidea, Sierra Bernia 11, Benidorm (Alacant). Sotoko biltegia, T46 atea. Lurzati bat, banaketa horizontala duena zenbait higiezinekin, Sierra Bernia 13, Municipi etorbidea, Benidorm (Alacant).
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko maiatzaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2507572