2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Kultur eta jaien arloko kontratazio-gaien gaineko eskumenak eskuordetzea
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Los Arcosko Udaleko alkate Eduardo García de Galdiaño Bañosek 219 Ebazpena eman duela 2025eko maiatzaren 16an. Haren bidez, Kultura eta Jaien Arloko obra, zerbitzu eta horniduren kontratazio-gaien eskumen guztiak uzten ditu Saúl Barbarín Gastón alkateordearen esku. Eskuordetze horrek ez du mugaegunik, salbu eta berariaz indargabetzen bada.
Argitara ematen da, bete beharrez Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoa; dena dela, aipatu ebazpenak izanen du indarra ematen den egunetik aurrera.
Los Arcosen, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2507166