110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa, Udal Planeko 1. eta 2. hirigintzako ordenantzetan. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2025eko martxoaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Buñuelgo Udal Planeko 1. eta 2. hirigintzako ordenantzetan. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ean.

Jendaurreko aldia iraganik inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hura behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Buñuelen, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2507540