2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, arautzen duena jabari eta erabilera publikoko eremuak okupatzea. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko apirilaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa honako honetan: Udal ordenantza, arautzen duena jabari eta erabilera publikoko eremuak okupatzea.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interes legitimodunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko, eta aurkezteko egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Beintza-Labaienen, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2506961