110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, bete dadin arkitekto teknikoaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Epaimahaiaren aldaketa

2025eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an, deialdi bat argitaratu zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Lizarrako Udalaren zerbitzuko arkitekto teknikoaren lanpostua.

Maiatzaren 4ko 480/2025 Ebazpenaren bidez, kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatu zen (deialdiaren 5.1 oinarria). Alkatetzaren ebazpen horretan jasotakoari jarraikiz, honako hau,

EBAZTEN DA:

Lehena.–Alkatetzaren uztailaren 3ko 381/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 24koa) Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumena berreskuratzea, soil-soilik ebazpen honen ondorioetarako.

Bigarrena.–Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko arkitekto teknikoaren lanpostu bat (plantillako 3.2 plaza) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiaren osaera aldatzea (deialdiaren 5.1 oinarria). Zehazki, 3. epaimahaikidea eta haren ordezkoa aldatzen dira, honela:

3.–Arkitektura teknikoko titulua duen pertsona bat, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak izendatu beharrekoa. Ordezkoa: Arkitektura teknikoko titulazioa duen pertsona bat, Tafallako Udalak izendatu beharrekoa.

Hirugarrena.–Deialdiaren 5.2 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako, epaimahaia osatzen dutenak izendatzea. Hona hemen behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Marta Ruiz de Alda Parla, Lizarrako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Santos Mauleón Urra, Lizarrako Udaleko zinegotzia.

Kideak:

1.–Elena Martínez Litago, Lizarrako Udaleko arkitektoa.

Ordezkoa: Ana García Gómez, Tafallako Udaleko arkitektoa.

2.–Begoña Anaya Aranzubia, arkitekto teknikoa, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak izendatua.

Ordezkoa: Ana Asensio Olaso, arkitekto teknikoa, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak izendatua.

3.–Javier Janda Garcés, arkitekto teknikoa, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak izendatua.

Ordezkoa: Artzeina Campo Barriosuso, arkitekto teknikoa, Tafallako Udalak izendatua.

4.–María Puy Torrano Agorreta, Lizarrako Udaleko langileen batzordeak proposatuta.

Ordezkoa: César San Martín Vélaz, Lizarrako Udaleko langileen batzordeak proposatuta.

Idazkaria, botorik gabe: José Luis Navarro Resano, Lizarrako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ixaxi Pérez Fernández, Lizarrako Udaleko berdintasun teknikaria.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lizarrako Udalaren ediktuen taulan eta udal web-orrian (espedientearen tramitean), behar diren ondorietarako.

Lizarran, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2506467